Gabonetako jostailu-katalogoetan, sexismoa nagusi

  • Jasone Zarate Emiliok artikulua idatzi du Pikara magazine webgunean, Gabonetako jostailu-katalogoetako irudi sexistak aztertuz: “Mezua orain dela 30-40 urteko berbera da”

Jasone Zarate Emiliok urteak daramatza jostailu etxeek Gabon garaian banatzen dituzten katalogoak aztertzen. Nahiz eta urteak pasa, betiko paisaia gailentzen dela iruditzen zaio: neskentzat orrialde arrosa-arrosak eta mutilentzat urdinak edo kolore indartsukoak. Neskak ume zain eta ilea apaintzen ari dira eta mutilak abenturazaleak eta kirolzaleak dira. Hausnarketa orokorraz gain hainbat jostailu etxeren katalogoen errepasoa egin du, adibide zehatzak emanez.

Zarate Emiliok Pikara magazine webgunean argitaratu du gogoeta. Hona pasarte batzuk:

“2005ean Chicco etxeari eskutitza bidali nion, eta 2009an, beste bat Imaginariumi, gaia aipatuz, hausnarketa eginez eta kritikatuz. Uste bezala, ezerezean geratu zen dena. Baliteke gauza zehatzen batean desberdintasun txikiren bat izatea, baina sakoneko mezua bera da, eta larriagoa dena, mezua orain dela 30-40 urteko berbera da (zifraren bat aipatzearren).

Arazoa hezkuntzan dago, esaten dugu. Eta nik galdetzen dut: “Zeinek hezten du? Zein da hezkuntza horren arduradun? Zeinek transmititzen ditu baloreak, jarrerak, rolak eta estereotipoak? Eskola al da errudun bakarra?    

Etxean gurasook frogatzen dugu, haurrek beraientzat (neskek ‘mutilentzakoak’ eta mutilek ‘neskentzakoak’) ez omen diren orrialdeak nola pasatzen dituzten. Ez dakite gustatzen zaizkien ala ez, edo egunen batean desira ditzaketen. Ateak ixten zaizkie deskubritzeko eta probatzeko. Bestalde, jaiotzan eman zitzaien sexuaren arabera rol bat ematen diete.

Seme-alabekin amek eta aitek duten egitekoa asko azpimarratzen dute (eta ondo egina), haiei garatzen laguntzeko eta abar. [Katalogoetan] aitek funtzio gehiago dituzte; hori bai oso markatuak: mahai jolasak, kotxeak, eskalextriak, pintura, energia, aginduzko tablet antzeko teknologiak… darabiltzate, eta batzuetan mutilekin baino ez. Amak gutxi ageri dira (umeekin jolasteko denborarik ez daukagulako izango da) eta agertzen direnean alabekin irakurtzen ari dira edo haur txikienekin lurreko zapian eserita daude.

Gure neska eta mutilek, biharko gazteek, etziko helduek, jolastuz ikasten dute; eta jostailuen eta jolasen arabera balore eta jarrera sexistak betikotu egiten dira.


ASTEKARIA
2012ko abenduaren 23a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude