Kontsumoa

Gabonetako jostailu-katalogoetan, sexismoa nagusi

  • Jasone Zarate Emiliok artikulua idatzi du Pikara magazine webgunean, Gabonetako jostailu-katalogoetako irudi sexistak aztertuz: “Mezua orain dela 30-40 urteko berbera da”

Onintza Irureta Azkune @oirureta
2012ko abenduaren 21a

Jasone Zarate Emiliok urteak daramatza jostailu etxeek Gabon garaian banatzen dituzten katalogoak aztertzen. Nahiz eta urteak pasa, betiko paisaia gailentzen dela iruditzen zaio: neskentzat orrialde arrosa-arrosak eta mutilentzat urdinak edo kolore indartsukoak. Neskak ume zain eta ilea apaintzen ari dira eta mutilak abenturazaleak eta kirolzaleak dira. Hausnarketa orokorraz gain hainbat jostailu etxeren katalogoen errepasoa egin du, adibide zehatzak emanez.

Zarate Emiliok Pikara magazine webgunean argitaratu du gogoeta. Hona pasarte batzuk:

“2005ean Chicco etxeari eskutitza bidali nion, eta 2009an, beste bat Imaginariumi, gaia aipatuz, hausnarketa eginez eta kritikatuz. Uste bezala, ezerezean geratu zen dena. Baliteke gauza zehatzen batean desberdintasun txikiren bat izatea, baina sakoneko mezua bera da, eta larriagoa dena, mezua orain dela 30-40 urteko berbera da (zifraren bat aipatzearren).

Arazoa hezkuntzan dago, esaten dugu. Eta nik galdetzen dut: “Zeinek hezten du? Zein da hezkuntza horren arduradun? Zeinek transmititzen ditu baloreak, jarrerak, rolak eta estereotipoak? Eskola al da errudun bakarra?    

Etxean gurasook frogatzen dugu, haurrek beraientzat (neskek ‘mutilentzakoak’ eta mutilek ‘neskentzakoak’) ez omen diren orrialdeak nola pasatzen dituzten. Ez dakite gustatzen zaizkien ala ez, edo egunen batean desira ditzaketen. Ateak ixten zaizkie deskubritzeko eta probatzeko. Bestalde, jaiotzan eman zitzaien sexuaren arabera rol bat ematen diete.

Seme-alabekin amek eta aitek duten egitekoa asko azpimarratzen dute (eta ondo egina), haiei garatzen laguntzeko eta abar. [Katalogoetan] aitek funtzio gehiago dituzte; hori bai oso markatuak: mahai jolasak, kotxeak, eskalextriak, pintura, energia, aginduzko tablet antzeko teknologiak… darabiltzate, eta batzuetan mutilekin baino ez. Amak gutxi ageri dira (umeekin jolasteko denborarik ez daukagulako izango da) eta agertzen direnean alabekin irakurtzen ari dira edo haur txikienekin lurreko zapian eserita daude.

Gure neska eta mutilek, biharko gazteek, etziko helduek, jolastuz ikasten dute; eta jostailuen eta jolasen arabera balore eta jarrera sexistak betikotu egiten dira.


Azkenak
Injustizian mugalari

Pasa den astean 500 bat pertsonak lortu dute Europar Batasunera sartzea, Ceuta eta Maroko bereizten duen labanez jositako hesiak zaurituta. Tarajal hondartzatik sartu ziren; hesia gainditu nahi zuten 15 lagun hil zituen bertan Guardia Zibilak orain hiru urte. Hesia arriskua eta heriotza da, baina Marokoko milaka emakumerentzat bizimodu bilakatu da.


2017-02-26
Mario Fernandez Bizkaiko Infanta izendatuko dute, epaitegian lagunduko duelakoan

Mario Fernandez harrapatu dute Bilboko ile-apaindegi batean burua ilehori platino kolorez tindatzen eta, behin lan hori bukatuta, koroa txiki bat jantzita kalera ateratzen. Zuzenbide-adituen arabera, Kutxabankeko presidente ohiak guztiz aldatu nahi du bere burua defendatzeko ildoa “Cabieces auzia”n, azken tendentzia monarkikoei segiz.


2017-02-26
Maskaradetako azken albisteak

Allande Uros Mukilüçe berriemaile bereziaren eskutik:

– Maskaradetara zihoan Barakaldoko autobusaren GPSa lehertu egin da Altzürükü hitza sartzen saiatzean.

– Hegoaldeko manex batek dirua itzul diezaiotela eskatu du, ez duelako tutik ere ulertu. “Euskaraz zela esan zidaten”, argudiatu du gizajoak.


2017-02-26 | Dabi Piedra
Esku nahikorik ez

Otsail osoan grebara deitu ditu ELAk Bizkaiko erresidentzia pribatuetako beharginak. Lantaldeak handitzeko eta baldintzak hobetzeko eskatzen dute, erabiltzaileei kalitatezko zerbitzua eman ahal izateko. Diru publikoa ere tartean denez gero, esku hartzeko deia egin diote langileek Bizkaiko Foru Aldundiari.


2017-02-26
Publikotik dimititurik

“35 urtez aritu naiz hezkuntza publikoan, filosofia eta hezkuntza irakasten. 2009an utzi nuen unibertsitateko postua, desadostasun gehiegi nituelako lankideekin. Mendebaldeari doakionez, bestelakotze sakon bat bizi du hezkuntzak eta jokoan dena ikaragarria da”. 


Perun antzututako ehunka mila emakumeren testigantzak jasotzen dituen webgunea sortu dute

Fujimoriren garaian esterilizazioaren biktima izandako emakume indigenei ahotsa emateko proiektu bat sortu dute Perun: Quipu. Telefono deien bitartez testigantzak konpartitzeko eta mundura zabaltzeko aukera ematen die.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude