Eutsi goiari! Umoretsu beti

Zergatik ez diogu umorez Wertigoa sortzen eta gurean wertba egiteko aukera moduan erabiltzen? Sukaldean, ezkaratzean edo wertbarruan izan ezik, euskara erabiltzea wertan behera utzarazi nahi izan zuen hura, bai, beste gauza batzuen artean wertna hezur biak motz-motzak zeuzkan hura? Hark erabilitako formula berberak erabiliz abiatu da hau eta hark bezala, denok batera bere aurka jarri gaitu. Hori behintzat poztekoa da! Poztekoa, zer? Batera jarri izana zerbaiti buruz eta inoren aurrean. Inoren ala norbaiten? Berdin dio... kasu honetan!

Umorea pizteko modukoa da, bere burua zintz hotsak eta mukia dariola jarri arte, korridetan aztoratzen omen den zezentzat daukanean ere! Non jarriko zezenaren tokian eta, jendaurreko aurreneko korridan akabatzen dituzten herrialdean; bere herrialdean... Wert-han! Eta publikoa “ole eta ole” ari zaion adardun modura, zer esan? Gure kulturan, aspaldiko ohiturei jarraiki “oles eta oles” hartuko genukeen. Alde ederra dago, bere hiltzaile izango denari haizea eman edo bera animatuz babestu.

Izena ere, kausalidadea aizue (Joseina jar nezakeen baina ez zait atera...) Joseinazio, Joxixio, kottinazio, Inaxito dei ziezaioketen (euskaldunon graziaz) eta, Loiolakoaren zuraje ideologikoa geneetan txertaturik ekar zezakeen, amaren partetik. Imajinatu gure zezenak bigarren abizezena Irizar baldin balu... zer litzateke, iri-zahar (jostailuak ondo-ondotik moztu dizkiotena) ala zezen koskabriloduna?

Hori bai, gauza batean erdizka arrazoi eman beharrean nago: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari urte bat kendu nahi diolako. Zergatik? Pentsatu pixka bat eta esan, zer eta hezi derrigorrez, derrigortuta, de rigor? Badira bada limurtu, geureganatu, bategin (zuzentzaile ortografikoak banatuta jartzea eskatzen dit...), konkistatu, gozamen, poltsikoan sartu, aho zabalik utzi... Edo komeni, gomendio, aholkatu, desiragarri, on... etan hala ere, egin asmo duguna argi eta garbi adierazteko, derrigorrezko hezkuntza. Harrapa zak! Dena den, kontraesan bat badu, besteak beste, Wert jaunak, bere erreforma goitik behera ezartzeko, aurrez derrigorrezkoa zen urte bat wertederora botako du, atez ate bildu edo erraustu ala herra-hustu.

Bukatzeko, zorionak tokaio! Hire planei aurre egiteko denok aho-batez elkartzea lortu duk eta hori, komunikatzaile ona haizen seinale duk: denok lehenengoan eta wertdin ulwertu diagu, hire nahien gainetik daudela gure hizkuntza eta gure seme alaben heziketa.
Orain, asko eskatzea ez bada, zerbait bota ezak wertako, betiko, eta geurea den umoreari eusten laguntzeko modukoa. Awert, erraza daukak, nahi gabe ere okurrituko zaik hiri beste astakeriaren bat umore awertzalea  areagotzeko, ezta? Eskwertuko diagu hire marka ppwertsonala euskara eta euskaldunak suspwertzeko eskaini izana?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2012ko abenduaren 23a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude