Cervera eta Nafarroako Kutxaren auzia

Nafarroan azken egunotan izandako gertakari arraroak –PPko diputatu Santiago Cervera eta Nafarroako Kutxako presidente Jose Antonio Asiain protagonista ofizial direla– epizentroa Nafarroako Kutxan (CAN) duen historia baten parte dira: Banca Cívica-ra igarotzea eta ondoren Caixabank-ek bereganatzea, operazio horretan desagertu baitzen Nafarroako entitatea. Beraz, ez da soilik “Cervera auzia”, CAN auzia baizik. Eta batzuk, CAN auzia ahazteko, saiatzen ari dira “Cervera-Asiain auzia” bihurtzen hau guztia. Egia da biak ala biak finantza erakundearen desagerpena ekarri duen prozesu ilunean nahasirik daudela, UPN, PP eta PSN nahasita dauden moduan.
Arraroak izan dira Cerverari igorritako e-posta ezezagunak, eta CANi buruzko ustezko informazioa jasotzera joateko honek hartutako erabakia; arraroa “delituaren” tokian guardia zibilek Cervera atxilotu izana; arraroa Asiainek Cervera salatzea estortsioa egiteagatik; ondoren diputatu eta PPko militante gisa dimititu izana; PPren kupularen erreakzio hotza… Baina gertaera horiekin ezin dugu ahantzi kontu harrigarriaren atzean nabarmentzekoa dena, eta oraindik inork argitu ez duena: Nafarroako Kutxaren auzia. Nafarroako entitatea 160 milioi eurotan saldu zuten, bere balio erreala 1.000 milioi euro ingurukoa izanda. Antza denez, Cervera oso kritikoa izan zen Caja Solekin batera Banca Cívica martxan jarri zutenean eta ondoren Caixabank-i saldu ziotenean. Datu batzuk oso ondo jakingo ditu berak. Nola egin zen operazioa? Zein erantzukizun du Miguel Sanz (UPN) Nafarroako presidente ohiak? Zein erantzukizun CANeko zuzendari nagusi ohi Enrique Goñik eta presidente Jose Antonio Asiainek? Zein ustezko dokumentu egin behar ziren publiko? Ez da Cervera auzia, CAN auzia da, eta bere kudeatzaile politikoena.


Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude