Azpitituluak ala bikoizketa

Hizkuntza gutxituentzat ere, azpitituluak

  • Topaguneak antolatuta eta erreportaje honen egileak gidatuta, Durangoko Azokako ekitaldien baitan Azpitituluak ala bikoizketa eztabaidari heldu zioten Luistxo Fernandez azpitituluak.com webguneko kideak, Marian Galarraga bikoiztaileak, Iñako Gurrutxaga ETB3ko koordinatzaileak eta Ane Muñoz zine-zuzendariak. Hona solasaldiak emandakoa.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi
2012ko abenduaren 21a
Woody Allenen
Ezker-eskuin: Ane Muñoz, Luistxo Fernandez, Iñako Gurrutxaga eta Marian Galarraga.
Helduentzat, azpitituluak

Hasieratik garbi utzi dute mahaikideek euren hautua: helduei zuzendutako lanetan eta filmetan oro har, azpidatziak erabiltzearen aldeko dira, jatorrizko bertsioak bikoizketarekin gehiago galtzen duelakoan, azpitituluekin baino. “Aktoreengan pentsatuz krimena iruditzen zait bikoiztea, antzezpenaren zati handi bat galtzen baita –dio Ane Muñozek–. Gainera, Txinako herritarrak euskaraz edo gaztelaniaz hitz egiten entzutea sinesgaitza zait”. Bikoiztuta ematekotan, bikoiztaileen lana asko zaindu beharko litzatekeela uste du, baina azpitituluak ere ondo landuta eskaini behar direla azpimarratu du: “Nik zuzendutako Basurdea laburrean, adibidez, protagonistak Hondarribiko bi arrantzale dira eta haien hizkera eta esamoldeak mantendu nahi nituen; azpidatzietan ere islatu beharra zegoen hori, ezin ziren azpititulu neutroak izan, eta horretarako ‘hemos encontrau’ eta halakoak erabili nituen. Era berean, planoak, enkoadraketak eta abar pentsatzerakoan kontuan izan nuen azpitituluak erabiliko nituela eta hori aurreikustea baliagarria da, irakurtzea egokitzen denean irudi beteegia ez jartzeko, esaterako”. Izan ere, Iñako Gurrutxagak adierazi duen moduan, azpitituluekin ere galtzen da informazio zati bat, irakurri bitartean irudian ageri diren ñabardurak gal daitezke, baina bere gabeziekin, bikoizketan baino txikiagoa da galera.

Asko galtzen dela aipatu dute, adibidez, film eleanitzen bikoizketan: pertsonaiak hainbat hizkuntzatan aritu arren, hizkuntza bakarrera itzuli ohi dute –gaztelaniaz bai behintzat–, hizkuntzen arteko jokoa ezabatuz. Azpitituluekin, aldiz, trikimailuak daude, kortxeteak, letra etzanak, koloreztatuak… aktoreak hainbat hizkuntzatan ari direla irudikatzeko.

Euskarazko bikoizketaren kalterako, helduak ez daude ohituta filmak hala ikustera, erdarara bikoiztuta ikusi dituztelako gehienbat, eta arrotz egiten zaie euskaraz entzutea, dio Marian Galarragak. Ez hori bakarrik, pelikulak ez daude gaztelaniara bezain ondo bikoiztuta, gaztelaniazko bikoizketak direlako munduko onenak. Luistxo Fernandezek ere esperantza gutxi dauka euskarazko bikoizketan eta nahiago du seme-alabak jatorrizko bertsioan hezi, “baina film eta telesailetatik harago, badago beste material pila bat bikoiztuta hobeto kontsumitzen dena: dokumentalak kasu, jatorrizko ahotsaren gainetik egiten den bikoizketa merkea erabiliz”. Edozein euskarrik ere ez du azpitituluetarako balio. “Lehengoan lagun batek esan zidan mugikorrean film korear bat ikusten aritu zela azpitituluekin –kontatu du Muñozek–, eta horri, hain pantaila txikian azpidatziak jartzeari, ez diot zentzurik ikusten”.

Marrazki bizidunak eta haurrak

Umeei eskainitako ikus-entzunezkoetan ere, ados jarri dira solaskideak: bikoizketa jotzen dute beharrezko, irakurtzen ez dakiten etxeko txikientzat. Gurrutxagak gogoratu du kate euskaldun nahiz erdaldunetan ematen dituzten marrazki bizidun berak ikusteko arazorik ez dutela haurrek, hizkuntza batean zein bestean, eta Fernandezek gehitu du adin batetik aurrera, 7-8 urterekin, hizkuntzari baino bikoizketaren kalitateari erreparatzen diotela gehiago, marrazki bizidun berak euskaraz edo erdaraz aukeratzeko garaian. Alegia, ahotsei eta bikoizketa ondo egina egoteari garrantzia emango diola haurrak, gustukoago zein duen erabakitzeko.

Baina zein adin da egokia azpitituluetara jauzi egiteko? Luistxo Fernandezek eman dizkigu arrasto batzuk. Bere esanetan, frogatuta dauka 9 urterekin hasten direla azpitituluak irakurtzeko eta jarraitzeko gaitasuna lantzen, eta 10ekin gauza direla filma azpidatziekin ikusteko. Areago, “munduko zine produkzio onenetakoak marrazki bizidunetan ikusten ditugu batzuetan, eta Pixar edo Miyazaki estudioetako pelikula asko hain dira biribilak, 4 urteko ume batek ere erraz ulertuko lituzkeela jatorrizko bertsioan entzunda, ingelesez nahiz japonieraz”.

Euskararen normalizazioaren mesedetan, zein hobetsi?

Euskara hizkuntza gutxitua dela eta erdarak inguratuta bizi garela ez dute ahaztu mahaikideek; ildo horrek eman du eztabaida luze eta mamitsuena. Euskararen egoerak eraginik ba al du eredu bataren edo bestearen alde egiteko? Galarragak nabarmendu du telebistan nahiz zinema-aretoetan erdarazko lanen bonbardaketa jasaten dugun heinean, euskara babestu behar baldin badugu beharrezkoa dela lanak gure hizkuntzara bikoiztuta ere jasotzea: “Beti diot, areto batean pelikula erdaraz eskaintzen badute, albokoan euskaraz bikoiztua behar du egon, hizkuntza batean edo bestean ikusteko aukera eman. Nahiko nuke lege bat jarriko balute, hemen eskaintzen diren film guzti-guztiak euskaraz eman daitezen. Hobe direla azpitituluak? Ados, azpidatzi dezagun euskaraz, baina orduan gaztelaniazko bertsioa ere azpititulatua izan dadila, dena eskaini dadila jatorrizko bertsioan eta hizkuntza batera eta bestera azpititulatuta, bestela desabantaila gorian dago euskara, gaztelaniara bikoiztutako filmez inguratua”.

Gurrutxagaren ustez, jendea ez da joango euskarara bikoiztutako pelikula ikustera, ondoko aretoan gaztelaniaz baldin badu, bikoizketan sekula ezingo dugulako erdarazko bertsioarekin lehiatu. Horregatik, kontrako estrategia izan daiteke gakoa, euskaraz kontsumitu nahi duen jendeari azpidatzien aukera ematea: “Bikoizketa jaio zen hiztun askoko herrialdeetarako, gu lau katu gara eta ez da aski bikoizketa industria bat sustengatzeko, zergatik ez dugu zabaltzen gauzak azpititulatuta kontsumitzeko ohitura gure gizartean? Lagun argentinar batek esan zidan kontrako joera gertatzen ari dela han: duela gutxira arte normalena zen dena azpidatzita ikustea, orain aldiz dena bikoizten ari dira eta lagunak ezin du jasan, beste era batera hezi delako. Horregatik diot ohitura kontua dela, hasieran zaila izango da, baina noizbait hasi beharko gara kultura hori aldatzen, eta jendea ohitu egingo da azkenerako”.

Gainera, hizkuntzaren normalizaziorako azpidatziak oso lagungarriak direla iritzi dio Muñozek: atzerriko hizkuntzan egina dagoen filma euskaraz ari gara irakurtzen, ez gara ari gaztelaniaz edo frantsesez pentsatzen, euskaraz baizik. Halaber, bikoizketa defendatzeko argudiatzea hizkuntza ez dagoela normalizatuta arriskutsua iruditzen zaio zine-zuzendariari. Euskara mantentzeko bide asko daude, “eta Mongoliako pelikula batean protagonistak euskaraz hitz egiten entzuteagatik ez dut euskara gehiago jakingo; aldiz, alde artistikoa sakrifikatuko dut bikoiztuz gero eta zinemazale bezala beste xehetasun batzuk galduko ditut”.

Esan bezala, ordea, ohitura da giltza eta arazo, azpitituluak hedatzeko. Ikus-entzunezko kontsumo moduak aldatzen ari da Internet, hainbatek sarean edo saretik jaitsita ikusten ditu film eta telesailak, sarri azpidatzita. “Ezin duguna pentsatu da euskara hegemonikoa izango denik kontsumitzen dugun telebista panoraman –hartu du hitza Luistxo Fernandezek–. Euskararen presentzia gero eta txikiagoa izango da gero eta kate gehiago dauden neurrian, LTDarekin ikusi dugu, eta gutxienez aukera bat izan daiteke norberak pelikulak saretik jaitsi eta euskarazko azpitituluekin ikustea. Azpitituluak.com proiektua hor dago, itzulpen lana egiten duten boluntarioei esker katalogoa egiten goaz, eta mereziko luke euskarazko azpidatziekin artxibo herrikoi bat osatzea, ahalik eta zabalena. Zentzu horretan, garrantzitsua litzateke ETBk duen azpitituluen artxibo oparoa partekatzea, pelikula askoren azpitituluak eginak dituelako jada, baina ezin dira eskuratu”. ETB3ko koordinatzaileak ere uste du ETBk lizentzia publiko eta askea izan beharko lukeela.

Azken ohar bat ere egin du Gurrutxagak: euskara bultzatzeko, atzerriko ekoizpena euskaratzea baino gehiago, bertako euskarazko produkzioa indartzea da bidea.

Faktore ekonomikoa

Askoz garestiagoa da bikoiztea, azpidaztea baino. Zein pisu du eta zein pisu izan behar luke faktore ekonomikoak ereduaren aukeraketan? Euskal Telebista Publikoa oinarri hartuta heldu dio laukoteak gaiari. ETB3ko koordinatzaileak azaldu duenez, garestia den ala ez baino gehiago, audientziari begiratzen dio telebistak, eta oraingoz bikoiztutako lanak erakartzen du ikuslea. EITB erakunde publikoa izanik, irizpide ekonomikoaz gain industria eta gizartearekiko konpromisoa ere aintzat hartu behar dituela gaineratu du, eta telebistak akordioa duela bikoizketa industriarekin, bikoizketa kuota bat mantentzeko. Galarragaren hitzetan, helduentzako edukiak azpidatzita eskainita ere, ETBk haur eta gazteentzat filmak euskaratzeko apustua egingo balu, nahikoa litzateke dauden bikoizketa etxeen industria sostengatzeko, “hainbeste ere ez daudelako”.

Lehentasun ekonomikoetan, horren guztiaren abiapuntuan dagoen “arazo konponezina” salatu du azpitituluak.com-eko kideak: “Euskarazko ikus-entzunezko kooperazio ekonomiko publiko handiena gaztelaniazko etxe handi bat finantzatzeko da. EITB erakunde erabat diglosikoa da eta ez dago alderdi politikorik euskara hutsezko ETB nahi duenik. Kataluniari begiratu beharko genioke arlo horretan, han ez baitzaie burutik ere pasatzen gaztelaniazko telebista publikoa izatea eta politika horrek urrats gehiago ekarri ditu atzetik, katalanera bikoiztutako film kopuru bat mantentzea zineman, esaterako”.

Euskarazko bikoizketa

Marian Galarraga: “ETB sortu zenean produkzio ikaragarria egin behar izan genuen, batez ere marrazki bizidunak, txurroen moduan, eta bitako bat: edo kalitatea edo produkzioa. Bikoiztaile asko ohitu zen marrazki bizidunak egiten eta gero pertsonaia errealak marrazkietako ahotsarekin bikoizten zituzten. Hori kentzea asko kostatzen da”.

Datorren ETB

Iñako Gurrutxaga: “Agintari berriek ETBn zein asmo izango duten ideia handirik ez daukagu, baina ez dut zalantzarik bikoizketaren alde egingo dutela, batez ere audientziagatik. Zineman ere ez da pelikula azpidatzirik programatzen, jendea ez doalako, eta telebistan ikusi dugu, saiakerak egin ditugunean, audientzia emaitzak ez direla onak”.

Atzerriko ereduak

Luistxo Fernandez: “Tamainaz hizkuntza handiegiak ez dituzten Europako herrialde askotan, fikzioa jatorrizkoan ikusten dute azpititulatuta. Azterketen arabera, korrelazioa dago azpidatziak erabiltzearen eta ingelesaz herritarrek duten ezagutzaren artean. Gainera, irudiari testuak egin diezaiokeen trabarekin ez daude kezkatuta; Estonian, filmek bi azpititulu lerro dituzte, errusieraz eta estonieraz”.

Euskarazko filmak kanpoan

Ane Muñoz: “Produktoren aldetik presioa egon badago, eta lehen, filma atzerrian mugitzeko baldintza bat izaten zen bikoiztea, baina orain azpidatziekin banatzera ohitzen ari dira, 80 egunean edo Urte berri on, amona! dira horren lekuko. Garrantzitsuena da pelikula ona izatea, berdin dio hizkuntzak, eta ona bada, beste edozein hizkuntzatan bezain ongi mugituko da atzerrian, azpidatzita”.

Kanal hauetan artxibatua: Euskara  |  Euskara  |  Hernani  |  Hezkuntza

Euskara kanaletik interesatuko zaizu...
Rikardo Arregi Diaz de Heredia/ Ane Pedruzo Redondo
Baietz ba, Gasteizen aurkituko duzula norekin egin euskaraz

Rikardo Arregi Diaz de Herediak gogoan du gasteiztarra eta euskalduna zela esaten zuenean nola galdetzen zioten ea non zituen behiak eta ardiak. Baserritarra behar zuen izan, ezinbestean. Ane Pedruzo Redondok ez du ezagutu ere egin garai hori. Badaki beti ez diotela euskaraz erantzungo, eta batzuetan erantzun txarrak ere jasoko dituela, baina lehen hitza euskaraz egiten tematuta dago. Biek –beste askoren artean–, euskararekin dituzten bizipenak kontatu dituzte ahotsak.eus proiektuak landu duen “Gasteizko euskararen ahotsak” bideo sortan. Ondoko lerroetan elkarrizketetako pasarteak dituzue.


2016-04-28 | Euskal Irratiak
Senpere, Kanbo eta Uztaritzeko herriko etxeetan euskararen presentzia handituko dute

Hiru herriek euskararen erabilpena sustatzeko kontratuak izenpetu dituzte Euskararen Erakunde Publikoarekin astearte goiz hontan, Kanbon.


2016-04-28 | ARGIA
Aorgatarrek ere, astebetez euskaraz bizitzeko konpromisoa hartu dute

Donostiako egiatarren ekimenari eutsi diote Añorga auzokoek. Maiatzaren 2tik ekainaren 3ra bitarte kuadrillak astebetez euskara hutsean bizitzen saiatuko dira.


Zergatik ez Harkaitz izeneko neska?

“Izena eta izana ezbaian” gida praktikoa aurkeztu dute Bilgune Feministak eta Emaginek. Euskarazko izendegiaren binarismoaren inguruko gogoeta piztu nahi dute.


2016-04-26 | Lander Arbelaitz
Euskararen aldeko diskurtsoak eraberritzen: Alde edo Alde

Euskararen inguruan zabalduta dauden hainbat diskurtso zalantzan jartzen dituzten komikiak zabaltzen hasi dira sarean Alde edo Alde izenburupean. Informazio gehiegirik eman gabe Facebookeko orrian azaldu dutenez, hainbat astez eduki berria sareratuko dituzte sare sozialen bidez: aipatutako Facebook orrian, Twitter bidez eta Instagramen.


2016-04-26 | Kanaldude.tv
Sutondoko kontuak
MULTIMEDIA - solasaldia

Txerra Rodriguez soziolinguista eta EMUN enpresako aholkularia da, baita Derioko Tximintx euskara elkarteko kidea ere.


Javier Esparza UPNko presidente, euskararen aurkako diskurtso erasokorrarekin

Botoen %83 eskuratu ditu Esparzak eta alderdi erregionalistaren presidentea izanen da. Idazkari nagusia, berriz Yolanda Ibañez izanen da, Milagroko alkatea, botoen %73 bereganatuta.


Euskararen aldeko "neurri ausartak" eskatu eta babesa erakusteko manifestazioa Iruean

Kontseiluak ekainaren 4rako egin du deialdia. Nafarroan, aldaketaren gobernuak hizkuntza politika sendoagoa egin dezan eskatuko dio, eta era berean, oposizioaren oldarraldien aurrean babesa eskainiko dio.


Nafarroa
Nafarroan ETBren emisioa eteteko agindua eman du Espainiako Gobernuak

ETBren emisioa eteteko eskatu du Espainiak, 2015ean egindako salaketari jarraiki. Nafarroako Gobernuak neurria bertan behera uzteko eskatu dio Espainiako Telekomunikazio Ministerioari, eta UPNk jarritako salaketa kenduko du.


Euskarazko haur eskolaren alde egin du %37,7k

Euskarazko eredua edo euskara eta ingelesa duenaren alde egin du %37,7k. Eskaintza eredu horietan %27 da.


Gizonentzat emakumea dena erdaldunentzat euskalduna al da?

Baliagarriak al dira gizon taldeak? Eta erdaldunenak?; Parekidetasuna gai politikoa da, eta euskara?; Nola har dezakete parte gizonek eurek diseinatu ez duten zerbaitetan? Eta erdaldunek?.


"Duela 30 urte, elebakarra zen Gasteiz; orain aberatsagoa da"

Beñat Garaio soziolinguistika ikerlaria Gasteizko hizkuntza aniztasunaz mintzatu da, larunbateko Anhitzak topaketaren bezperatan. 


2016-04-14 | Iker Oate Aiastui
Hirigintzaren eragin linguistikoa aztertu beharko da Udal Lege berriaren ondorioz

Euskaren alorrean aldaketak dakartza ostiralean indarrean jarriko duten EAEko Udal Legeak. Hizkuntzari dagokionez, eskumenak aitortzen dizkie udalei, ebazpenak, aktak eta erabakiak administrazioari euskaraz bidaltzeko eskubidea, besteak beste. Udal Legea ostegunean argitaratuko dute aldizkari ofizialean.


2016-04-08 | ARGIA
Euskaraz Bizi Eguna apirilaren 16an: euskararen alde egiteko prest

Euskal Herrian Euskaraz herri mugimenduak apirilaren 16an, Baionan, jaia eta aldarrikapena uztartuko ditu.


2016-04-05 | Seaska
Herri Urrats 2016
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Esne Beltza taldeak jarri dio musika maiatzaren 8an Senpereko lakuan egingo duten Herri Urrats jaiari.


2016-04-04 | Sustatu
Breaking Basque: euskaldunen enpatia erabiltzen duen iruzurgilearena

Ana Morales itzultzaileak asteburuan gertatu zitzaion gertaera baten berri eman du Twitterren. Iruzurgile bat dabilela, nafarra itxuraz, euskarazko iruzur nahiko landu batekin Bizkaiko herrietan bueltan. Beste txiolari batzuek ere topatu dute pertsonaia.


Erdi Aroan idatzitako euskarazko testurik luzeena ikusgai dago Nafarroako artxibategian

1416an, Matxin Zalbak eta Martin de San Martinek idatzitako gutunak dira. Apirilean ikus daiteke doan Nafarroako artxibategiaren beheko solairuan.

ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA