Aukera bikaina naziogintzarako

  • EAE-KO herritarrek badute lehendakari berria, Iñigo Urkullu. Baina Urkullu ez da euskal gizarteko lehendakaria, Ibarretxe lehendakariak behin eta berriz errepikatzen zuen gisan. Ona litzateke Urkulluk behin eta berriz harri berean estropezurik ez egitea. Lurrak oihuka dio ez dela euskal herritar guztien lehendakaria.

Xabier Letona @xletona
2012ko abenduaren 23a
EAEko lehendakari Iñigo Urkullu.
EAEko lehendakari Iñigo Urkullu.

Baina Iñigo Urkullu da goreneko erreferentzia instituzionala gainerako lurraldeetako abertzaleentzat ere. Hori ere kontuan hartu beharko du Urkulluk, erakargarri izateko beste lurraldeak bere horretan aintzat hartzea ezinbestekoa baita. Gainera, interesgarriena ez da erakartzea, elkarrekin zerbait erakargarria eskaintzea baizik. Nazioa egiteko talaia bikainean da lehendakari berria, abertzale batentzat egungo pribilegiatuena seguruenik. Nazio-jorran aritzeko une biribila da begien aurrean.

Ez da erretorika, naziogintzarako aukera bikaina da krisia. Bake prozesu bat gauzatu beharra ere bai, besteak beste, datozen urteetan elkarbizitzarako oinarrizko zutabe berriak finkatuko direlako. Eta zeintzuk dira naziogintzaren beharrik larrienak egun? Bat, lana sortu eta banatu (eta bitartean, krisiaren ondorioak banatu eta partekatu); bi, bake prozesua gauzatu; hiru, euskal nortasunaren defentsa eta garapena.

Euskal hiru esparru administratiboetan ari dira gertatzen mugimendu interesgarriak.  Ipar Euskal Herrian txikitasunetik nola egin behar den lan erakusten digute egunero, hainbat esparrutan gainera: nekazaritzan, bestelako gizartearen eraikuntzan, Elkargoaren aldarrikapenean, Baionako Bake Foroaren eraikuntzan… Hegoaldetik begiratuta, harrigarria da ikustea hain jende desberdina hainbat helburu eta aldarrikapenenen gurdiari tiraka.

NAFARROAN ere badira mugimendu interesgarri ugari, bai kalean eta baita instituzioetan. Kaleak oso era esperantzagarrian egin du bor-bor hainbatetan, agian greba orokor deialdietan ikusi da argien hori, baina ohikoan ere langile eta sektore asko ari dira galbidean diren eskubideen aldeko borrokan. Izango al du horrek eraginik hurrengo hauteskundeetan?

Pentsatzekoa da baietz, eta gainera, UPNk bere kongresua martxora aurreratu ondoren, bolo-bolo dabil aurreratuko direla. Aspaldiko partez, oposizioak gobernua eskuratzeko aukera izango du itxura guztien arabera. Gaitza PSN UPNren uztarritik aske irudikatzea, ezta? Baina hori da alderdi garrantzitsu gisa bizirik irauteko duen aukera bakarretakoa. Ezkerra, baskismoa eta abertzaletasuna, horra alternatibaren lapikoan berriz egosi beharreko osagaiak. Bere garaian arrakastatsua izan zen NaBai, eta epe laburrean ere hala izan beharko luke, ez hauteskunde koalizio moduan egituratua, baina bai gobernu alternatibari begira.

Orduan, Roberto Jimenez lehendakari? Gaitza, halako arrainarekin PSNk nekez aterako duelako behar adina boto, baina ez dirudi oraingoan nafar sozialisten baitatik beste Fernando Purasik ager litekeenik. Datozen asteetan asko hitz egingo da balizko alternatiba honen inguruan eta nola egituratu ahal izango litzatekeen. Dena gaitza, baina dena posible.

ETA EAE-N?   Hasteko, jeltzaleek autogobernuaren inguruko mugimenduak agindu dituzte legealdi bukaerarako, eta hori bera kilikagarria da kontuan hartuta PSE-PP bikotearekin azken lau urteetan autogobernu gaietan izandako monotonia. Estatus berriaren iragarpena, inoizko Legebiltzar independentzia zaleenean. Urrats berriak noiz  eta azken 30 urteetako Madril zentralista eta inposatzaileenean. Bai, txinpartak ikusteko aukera handiak dira, areago 2014an Katalunian autodeterminazio eskubidearen erreferenduma egingo bada.

Aukerak bai, baina logikoena da estatusak eragindako txinparta handirik ez ikustea. 50 urteko biolentzia zikloa ez da alferrik iragan eta hemen bake prozesua gauzatu behar da lehenik. Iraganari begiratu, nork bere jarduerak aztertu eta kritikatu, heldu biktima guztien gaiari, presoei, estatusari… eta elkar bizitzaren zutoina berriak jarri. Ezin da independentziarik egin 600 preso kartzelan utzita. Gero gerokoak.

Urkulluk prozesu horren puntan egon behar du, baina ez bakarrik. EAJ, EH Bildu eta PSOEren prozesu partekatua izan behar du, Eusko Legebiltzarrean bai, baina ez hor bakarrik. Baionako Foroak unibertsitate batetik etor daitezkeen balore garrantzitsuenetakoak jaurti zituen iragan astean: bakea eta kohesioa. PP bakarrik batuko da gurdira, euskal gizartearen presioak eta presio instituzionalak horretara behartzen dutenean.


Eusko Jaurlaritza kanaletik interesatuko zaizu...
2017-10-10 | ARGIA
Espainiako Konstituzionalak baliogabetuta mantenduko ditu EAEko Polizia Abusuen Legeko sei artikulu

Konstituzio Auzitegiak auto baten bidez jakinarazi du bertan behera mantenduko dituela iaz Eusko Legebiltzarrak onartutako Polizia Abusuen Biktimei buruzko Legearen sei artikulu, Euskadi Irratiak zabaldu duenez.


Fase berria hezkuntza publikoaren borrokan

Urteotan LOMCEk eragindako tsunamiak itzalpean zuen arren, hezkuntza publikoak beste borroka eremu inportante bat duela gogoratu digute EAEko sindikatuek: murrizketak jarri dituzte lehen planoan eta bero hasi dute ikasturtea.


2017-08-28 | Xalba Ramirez
Donostiako Metroaren Pasantea gelditzeko abuztuaren 29an kontzentrazioa deitu du Satorralaiak

Eusko Jaurlaritzari “era zeharo inposatzailean bultzatzen ari den” Metro egitasmoaren aurkako oposizioa adierazteko eta “Donostiarentzat garraio publikoko eredu egokienaren inguruan eztabaida publikoa eta erabaki prozesu parte hartzaile bat irekitzeko” deia luzatu dute mobilizazioarekin batera.


2017-08-25 | Axier Lopez
Jaurlaritzak Mozal Legea aplikatu die sei laguni etxegabetze baten aurkako protestan parte hartzeagatik

Iazko irailean Anastasia eta bere bi semeak etxegabetu zituen Ertzaintzak, Alokabidek Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoak hala aginduta. Hainbat lagun etxe atarian bildu ziren etxegabetzea eragozteko eta, urtebete ostean, protesta horretan parte hartu zuten Arabako Kaleratzeak Stop taldeko sei kideri 602 euroko isun bana ezarri diete Mozal Legea aplikatuz.


2017-08-09 | Axier Lopez
Ernaik EAEko Turismo Agentzian egindako pintaketa bere gain hartu du bideo batekin

EAEko Turismo Agentziak Bilbon duen egoitza pinturaz zikindu eta "herria bizirik" dioen margoketa handia egin dute hainbat lagunek. Ernaik zabaldu du protesta bideo baten bitartez. Abuztuaren 17an "prekarietatean eta espekulazioan oinarritutako" egungo turismo ereduaren aurkako manifestazioa egingo dute Gernikan eta Donostian.


2017-08-08 | Lander Arbelaitz
Piratek salatu dute jaiak antolatzeagatik 14.000 euro kobratu nahi dizkiela Jaurlaritzak

Donostiako Piratek prentsaurrekoa egin dute, Aste Nagusia hasteko egun gutxiren faltan. Salatu dute Eusko Jaurlaritzak iaz Aste Nagusi Pirata egiteagatik 21.500 euro kobratu zizkiela eta aurten beren kalkuluen arabera beste 14.300 izango direla. "Herri mugimendu batentzat onartezinak" dira tasa hauek beren ustez.


2017-08-04 | Topatu.eus
Epaileak huste agindua igorri du Tosuren aurka, "erresistentzia oporrak" deitu dituzte

Desalojo aginduaren aurrean “erresistentzia oporrak” antolatu dituzte. Eusko Jaurlaritzak eta Garraio Partzuergoa epaileari presio egiten ibili direla salatu dute.


2017-08-04 | Xalba Ramirez
"Turismoa ezin da izan manifestazioak egiteko aitzakia"

Ernaik abuztuaren 17an Donostian turismo eredu honen kontra deitutako manifestazioak zenbait alderdi eta agintariren  gaitzespen eragin ditu. Hedabideek abiatutako kanpainara gehitu dira Arantxa Tapia eta Denis Itxaso, besteak beste.


2017-07-26 | Goiena
"Susmoa dugu beldurra erabili nahi dutela guk onartzeko enpresaren dimentsioa txikitzea"

12:00etan dute hitzordua bihar, eguena, Fagor CNAko langileen ordezkariek CNA Taldeko zuzendaritzakoekin, negoziazioari ekiteko. “Enpresa bat ez da konpontzen murrizketekin”; hori abiapuntu, 350 lanpostuak eta enpresaren bideragarritasuna defendatzera bertaratuko dira langileen ordezkariak. Ezustekorik ezean, ez Jaurlaritzako ez Fagor Taldeko ordezkaririk ez da batzarrean izango.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude