Veneziako urak kontrolatzeko proiektua

Veneziako urak
Veneziako urak

1966. urtean Veneziako uren altuera inoizko handiena izan zen, 1,94 metro izatera ailegatu baitzen. Orduz geroztik uren altuera kezka iturria izan da bai veneziarrentzat bai ikerlarientzat. Kezka horrek akuilatuta, orain urte batzuk Italiako Gobernuak, Udalak eta probintziako Gobernuak Moises proiektua jarri zuten abian: 2014rako 78 ate erraldoi eraikiko dituzte Veneziako aintziraren eta itsasoaren artean. Horretarako 5.500 milioi euro inbertituko direla estimatzen da.

Uraren altuerak 1,10 metro gainditzen duenean, ateak itsas hondotik igoko dira, lakua eta itsasoa bereiziz. 2003an hasi ziren porlan puska tzarrak itsasora botatzen, horien gainean ate erraldoiak kokatzeko. Une honetan 200 metroko luzeran ikus daiteke itsasoan harriek osatzen duten lerro grisa. Ateen bidez, hiru metro arteko ur-altuerak babestuko dira; oraingoz, estimatzen da urtean hiru edo bost aldiz aktibatuko direla.

Datozen urteetan berotegi-efektuak itsas mailaren hazkundea eragingo duenez, Moises proiektuaren beharra ez da ezbaian jartzen, nahiz eta Veneziako itsasoaren ekosistema ere eraldatuko duen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zientzia
Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


2024-04-23 | ARGIA
Instagram da EAEko gazteen sare sozial gustukoena

TikTok eta BeReal dira azken urteotan gehien hazi diren sare sozialak. Gazteen artean, %40ak esan du euskara ere erabiltzen duela. Gaztelania 97,9ak erabiltzen du, eta ingelesa %62,4ak. Datuok Gazteen Euskal Behatokiak egindako Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen... [+]


2024-04-21 | Reyes Ilintxeta
Elisabeth Pérez. Sorkuntzaren defendatzailea
"Adimen Artifiziala etorkizuneko tresna ei da, baina bere funtsa iraganeko sormen lanak lapurtzea da"

Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


Eguneraketa berriak daude