Ustel gozoa

Fruituen sasoian haiei koskaka ari naiz. Joanak dira gehienak, ez denak ordea. Azken sagar eta udare gogorrak, kiwiak, basakaranak, mizpirak... Azkenekoak eskura dira. Eskura... ondo eskura ganbara zabalean txukun-txukun zabalduta jasotako golde edo egon sagarrak, hurrak, intxaurrak eta kiwiak. Horiei ahal den neurrian gogor, gordin eta heldugabe eustea komeni, gero pixkanaka-pixkanaka berez umotu edo geuk helarazi ahala jateko; udazkena bukatu gabe negua sartu da, eta noiz amaituko den ez jakin...

Ahalik eta gozoen jartzea komeni denetik ere bada. Izoztu ondoren bildutako sagarrekin eta mahatsarekin egindako ardoak boladan daude. Izozteak fruitua urgabetu eta lehortzeaz gain haren azukreak aldatzen ditu, batzuen ustez hobera. Antzeko ustea dut neuk ere patxaranarekin: basakarana izotzak erre badu askoz ere gozoagoa da, eta koxkor horretatik suelto duen patxarana miretsiko du harritutako ahosabaiak. Izotzak pasatako fruituak lehenbailehen erabili behar dira, aitaren batean ustelduko dira eta.

Beste batzuk usteltzea komeni. Zeinek ez du mizpira ustela gustuko? Sekula dastatu ez duenak! Hau irakurtzen duzuen ia-ia denek... Aukera izanez gero, eskuratu mizpirak, itsu-itsu. Etxean toki lehor eta hotz batean zabalduta jarri, eta usteldu ahala jan. Ahosabaiari zenbaitzuk ahozerua zergatik deitzen dioten ulertuko duzu.

Ahozeruaren gaineko garunarentzat mizpiraren kulturarenak beste baterako utzi eta zeru horri berari helduko diot. Mizpira jatenarenari, alegia. Tori lehena: mizpira konfitura. Theodore Francis Garrettek 1890ean argitaratu zuen liburu ospetsu batean jasotako Erdi Aroko errezetan mizpira-gazta deitzen dio. Lurrezko ontzi batean mizpirak urez estali eta su eztian egosi, ura lurrindu eta ore fin bat egin arte. Iragazi. Ore librako, gosaritako katilu eta erdi azukre larri eta koilaratxo erdi bat Jamaikako piperbeltza erantsi eta sutan jarri, mantso-mantso etengabe nahasi. Nahikoa loditzen denean moldean jarri. Bigarrena: mizpiraren jelea, mahaian arkumea eta ehiza laguntzeko aproposa. Jele hori izugarria da, hasieran irasagar orea dirudienak gero egur, lur eta orbel kutsua du, horrela esanda nazkagarria badirudi ere benetan ahotik ezin utzizkoa da. Edozein eratara ere mizpira beti sagar edo mahats ardoarekin hartu...


Kanal honetatik interesatuko zaizu: mizpira
2016-12-11 | Jakoba Errekondo
Mizpira ezin sudurretik kendu

Mespilus germanica mizpirari tiraka segitzeko asmotan nauzu. Umetatik nire arreta erakarri izan duen fruitua da mizpira. Txakurraren atzetik eskopeta kanoi paralelo bikoa aurrera luzatuta zeraman aitonaren atzetik ibiltzen nintzenean, jeneralean oilagorretara joanda, erreka zulo... [+]


2016-12-04 | Jakoba Errekondo
Mizpirak udazkena itulan

Galtzen beheko barrena belaunetik txorkatila-eraztuna estaltzera eraman duen eguraldia etorri denetik kanpotik etxerako etorria ugaritu da. Galtza motzen sasoian etxetik kanporako joana gustukoagoa zen. Orain ere nik kanporako norabidea nahiago, baina uztak behartzen du... [+]


2015-11-29 | Jakoba Errekondo
Zoritu gabe hirotu

Fruitu sasoi nagusia den udazken hasiera honetan, nahi gabe ere etengabe datorkit larruazalera trogloditatasuna. Milaka urtean mantendu gaituen makina bat fruitu seko ahaztua dugu. Eta ikusi, eskuan hartu eta ahoratu orduko gogoa bahitzen didate. Ahal dudanero egiten saiatzen... [+]


2015-01-04 | Jakoba Errekondo
Japonia eta Alemania

Japoniarrak alemaniazale al dira? Eta, alemanak japoniazale? Ez dut ez bateko ez besteko berri eta ez noa ezagutzen ez dudan basatzan hankarik sartzera. Lehengo mendeko guda handi batean elkar hartuta aritu zirela, hori bai, badakit. Helburuak bakoitzak bereak izango zituen,... [+]


2012-12-30 | Jakoba Errekondo
Mizpira gogorra

“Mizpira, ahora gabe uzkira” atsotitz ezaguna da. Sabelaldeko barrenak lasaitzeko ona izan... Esaera izaterainoko adina zahar bada mizpira (Mespilus germanica) gure kulturan. Ez dut, ordea, bere aldaerak bereizten dituen euskarazko izenik ezagutzen. Izan, izango... [+]


Eguneraketa berriak daude