"Dibortzioa? Non saltzen dute? Dena itxita izango duzu honezkero"

  • Garazi Kamio::Beste norbaiten zapatak

    Elkar, 2012

Eguneroko gauzak dira Kamiok kontatu dizkigunak, denok bizi ditugunak, egunero ikusten ditugunak, baina Maslowen teoria aplikatuz maila bat hartuko dutenak. “Gizabanakoak bere beharrezinak ase behar ditu. Behin azpiko maila asetzen duenean, maila bat igoko da eta bertako beharrak asetzera jo”. Eta horrela ipuinez ipuin bizitzak egiten duen gisara mailak igotzen ditu Garazik, baina igotze horretan absurdoa, injustizia, eta bizitzaren arrakalak ikusten dira metaforaz, ironiaz, patetismoaren semantikaz kargatuta.

Generoak presentzia handia du, Nessum dorma eta Panenka ipuinak horren adibide argiak dira. Batak, lehengo emakume tipoari begiratzen dio eta besteak, oraingoari eta biak ere gatazkan ikusarazi ditu. Lehenak kontatzen digu, Tirandot operarekin nola limurtu zuen neskatan Juanek Maria “ezkondu eta hogei urtera, Juanek esan zion sekula ez zela operan izan. Dena gezurra, Gregory Pecken iruzurra”. Laurogei urteren bueltan, neskametza oso luze baten ostean, senarra Alzheimerduna eta emazte otseina ohetik erorita ikusiko ditugu: batek memoria hautsia eta besteak aldaka. Emakumearena da ahotsa eta gogoeta, gezurren samina eta joandako bizitzaren etsia. Eta Maria ausartzen da azkenean. “Dibortzioa eskatuko nuke; orduan jakingo zenuke zer den bakarrik egotea” eta Juanek: “Dibortzioa? Non saltzen dute? Dena itxita izango duzu honezkero”. Esaldi horregatik bakar-bakarrik merezi zuen liburuak. Gaixotasunaren gainetik dago gizona, ironia, traizioa, hitz batean, menpekotasun bizitzaren metafora.

Panenkak kontatzen digu belaunaldi berriekin, aitona-amonek nola hausten dituzten egongelan jolasean aritzeko debekuak, eta debekuaren arrazoiak. Bohemiako kristalezko ontziak haustearen beldurrez debeku guztiak aktibatuak zeudeneko iraganaz mintzo zaigu ama samindua:  alabak bere baloiarekin egunkari paperean bilduta hain aise zakarretara botatzen duen iraganaz eta orainaz. Istorio honek absurdoarekin jolasten du, izan ere, futbola gorroto duen protagonistari alaba futbol zale porrokatua atera zaio, Betis zalea gainera. Rolen inguruko hausnarra, aitaren futbol zaletasuna eta senarraren isiltasuna. Denetarik pentsatzen du protagonistak, baita Betisen alkandorak lixibaz hondatzea ere. “Futbola beste zaletasunen parekoa da, ezin da nolahala ezabatu. Eta elastikoa lixibaz zikintzen baduzu, Real Madrileko jarraitzaile bihurtuko zaigu”. “Senarrak, lasaitasun osoarekin, atearen erdi-erditik sartu dizu gola”.

Bigarren, hirugarren eta lehen pertsonek ematen duten distantzia diferenteetatik modu linealean sartu dizkigu golak Kamiok. Oraindik, halere, iruditzen zait narratzailea ez dela erabat zoritu eta narrazioak gehiago tenkatu behar duela, baina bigarrenean seguru. Generoarekin bukatzeko, azken ipuina proposatzen dizuet generoa bilatzeko ariketa gisa. On dagizuela.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
2024-04-21 | Reyes Ilintxeta
Elisabeth Pérez. Sorkuntzaren defendatzailea
"Adimen Artifiziala etorkizuneko tresna ei da, baina bere funtsa iraganeko sormen lanak lapurtzea da"

Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]


Mamu bat gure artean da

Eguzkiarekiko gertutasunak moldatu egin ei du Lurrak duen abiadura, eguzkia inguratzeko mugimenduan. Beste abiadura batzuk ere badira, ordea, eta balirudike lurraren abiada gero eta azkarragoa dela edo, bederen, aldaketak etengabean ditugula orpoz orpo jarraika. Egoera honetan,... [+]


Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


Autorrealizazioa irakasgai

Irakaskuntzan "aniztasuna" aski ezaguna den kontzeptua da, eta irakasleok (ez zara harrituko Bestiak liburutegian ere irakasleak badaudela jakitean) aniztasuna bermatzeko, askotan, ikasle talde heterogeneoak egiten saiatzen gara. Baina badugu desberdinen arteko... [+]


Gorputz hotsak
"Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana"

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Eguneraketa berriak daude