Azawad

MNLAko kideak bandera amazigh edo bereberrarekin, Maliko armadari irabazi ostean.
MNLAko kideak bandera amazigh edo bereberrarekin, Maliko armadari irabazi ostean.

Nikaraguan igarotako egunetan ahaztu ezin ditudan ikasgai ugari barneratu nituen betiko. Horietako bat nire lagun estatubatuar batek esaten zidana: guztiz arriskutsua zela herri horrentzat mundu mailako albistegietan izan ondoren, bat-batean isiltasuna ezartzea lurralde horren inguruan. Erasotzaileak ez baitira inoiz geldirik egoten, isiluneak zerbait prestatzen ari direnaren adierazleak direla.

Ekainaren erdi aldera, aurtengo udaberriak udaren berotasunak iragartzen zituela, gure gorputzeko poroak emeki-emeki zabalduz eguzkiaren errainu indartsuen zain zeudenean, guk jantzi arinagoetan pentsatzen genuenean, Afrikar lurralde berri baten izena jakin genuen: Azawad.

Urrutiko herri berri bat? Ez! Gure etxetik gertu dagoen lurralde bat. Maliko  ipar-mendebaldean kokatua hain zuzen, frantses kolonizatzaileek mapetatik desagerrarazi dutena, baina Tuareg herri nomadaren bihotzetik erauzi ezin izan ez dutena, hauek behin eta berriro aldarrikatu duten lurra.

Ohiko ohiturak jarraituz, mendebaldeko komunikabideek egia-erdiekin gezur biribilak kontatu zizkiguten. Azawad herriko independentzia aldarrikatzen zuten soldaduek burua galdu ondoren beraiei ez zegokien eskaera, proklama egiten ari balira bezala azalduz edo askotan egiten duten bezala islamista integristen mamua zabalduz. Hala ere, argi eta garbi esan dute, matxinatu diren Tuareg herriko soldaduek berek duten helburu bakarra beren lurraldea berreskuratzea dela.

Sahara munduko basamorturik handiena da. Bertan herri nomada ugari bizi izan dira gizaldiz gizaldi, joan-etorrian ibili arren bakoitzak zuen bere kokalekua, ostatu naturala, hots, euren aberria. Hor daukagu Mendebaldeko Sahara, Hodeien Semeak izenaz ezagutuak diren talde ibiltariaren lur.

Den-dena ezin da gamelu gainean egin. Tuareg herria bukaerarik gabeko lurraldearen azkeneko ibiltariak, Mali, Niger Aljeriako iparraldean dute euren lurraldea. Hala ere, orain Mali aldekoan bakarrik aldarrikatzen dute independentzia.

Tuareg herri nomadak musulmanak dira, baina aspalditik gordetako legeak jarraitzen dituzte, musulmanen etorrera baino lege zaharragoak erabiltzen dituzte bizitza antolatzeko, ez dute koranean jatorria duen saharar legea jarraitzen.
 

Gizonak eta emakumeak ez daude berdinduta, baina andreak badu garrantzia gizarte mota horretan, ez da gizartetik kanpo bizi, modu eraginkorrean parte hartzen du herriaren antolamenduan, erabakigarriak diren komunitateko asanbladetako partaide da, espazio publiko nahiz pribatuan beren iritziak adierazten dituzte.

Emakume ezkonduak dibortzioa –bikotearen banaketa– eska lezake, ez dute hijab edo zapia eraman behar burua estaltzeko. Duela urte batzuk saharar batek adierazten zigun beren arazoa konpontzen denean “munduak zauri bat gutxiago eta etxe bat gehiago izango duela”.

Zoritxarrez, munduak zauri odoltsu bat gehiago ezagutuko du Magreb aldean. Mendebaldeko demokrata bakezaleak isil-isilik egon diren une honetan Azawaden aurkako erasoa prestatzen aritu dira, oraingo honetan afrikar buruzagien laguntzarekin gainera.

Frantziak hamabost nazio partaide dituen Afrika Mendebaldeko Elkarte Ekonomikoa (CEDEAO) hertsatu zuen soldaduak bidaltzera iragan azaroan. Elkarte honek 3.600 soldadu Azawadera bidaltzea adostu dute apirilerako.

Azawadeko askatasunerako mugimenduko partaideek udaberrian zioten: “Erasotzen baigaituzte infernua ezagutuko dute”.

Non ote zeruko bidea?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude