Izatea bera

  • Castillo Suarez ::Urtebetetze festa

    Elkar, 2012

Urtebetetze festa liburuaren azala
Castillo Suarezek lehenik eta behin Leire Bilbaori eskertzen dio hegoak eman izana, eta Garazi Kamiori “lurreratze pistan” zain egon izana. Ulertzen dut nik izango dela bihozkadetan sinesteko esan diola Ondarroako poetak, eta bihozkadok orrazten, ordenatzen, fintzen lagundu diola Kamiok. Eta eskertzen ondoren Yolanda Castañoren zita batekin hasten da liburua, arrainen gainekoa. Eta gero irakurlea sartzen du Castillok mundu eder triste batera, esaldi bakar batean bilduz bere asmoa: “Gure historia kontatzen diogu maite dugun jendeari,/ baina maite zaitut esanda nahikoa da gehienetan”.

Hunkiberatasuna, esateko gogoa... mimoz eta txeraz idatzita dago liburua, maite zaitut bat da poetaren ofizioari. Urtebetetze festa honetan ametsa naturaltasunez nahasten da errealitatearekin, eta poesia hurreratzen da narrazio lirikaz puztura, eta mugarik gabeko errealismo magiko horrek lortzen du giro berezi bat, zalantza existentzialez eta amodio galdez betea. Maitasun femenino bat da Castillorena, ezinezkoa, platonikoa eta arean itogarria, baina poema sorta bakoitzaren ostean dauden ahapaldi biko zita laburrek arnasa hartzeko eta hausnartzeko balio dute: “Nire beldurrik handiena da ez zarela zu oraingoa izango; ez naizela ni bestelakoa bilakatuko”.

Egundoko Castillo Suarez onena iruditu zait, benetan eta gordin idatzi duelako atseginaren eta minaren mugan, negarrez eta barreka. Tonua eta haria aurkitu dituela dirudi, ze lehenagoko zenbait lanetan intentsitateak behera egin ohi bazuen eta gauza lar esan nahi izaten bazituen batera, Urtebetetze festa da elipsiaren eta denboraren joko landuago bat, irudimena dominatzeko ahalegin bat. Eta horrek ematen dio hain zuzen libertate poetiko gehiago, zehaztasun emotibo handiagoa. Batzuetan ahotsak nahasten dira, beste batzuetan hirugarren pertsonak bihurtzen dira lehen pertsonaren bigarrenak, baina joritasun harmoniadun bat da, iluna, pobrea eta argia, mitologia ezohiko batean oinarritzen dena: bikini bustiak, eguneroko bizitza, laztanen hondarrak, desengainua eta serpentinak.

Osagai guztiokin eta luma sendoarekin eraiki du istorio bat mila aldiz kontatua, alegia, izan nahiko genukeenaren istorioa. Historia pertsonal hori jada ez da barruak husteko edo idazteagatik idazteko, baizik eta gure baitan miatzeko, gauza funtsezkoen bila. Idazleak ahotsa aurkitzen duenean, irakurleok poztu egiten gara. Zortetsuak garela pentsatzen dugu.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal literatura
Otsoa dator!

Gizakiak istorio kontatzaileak gara, hainbeste, ezen esan ere egin daitekeen narrazio gaitasuna dela gizaki egiten gaituen ezaugarrietako bat. Kontakizunak behar beharrezkoak zaizkigu geure burua eta errealitatea eraikitzeko, eta bereziki aipatzekoa da ipuin klasikoek horretan... [+]


Uxue Alberdi. Hamarkada bi idazten (I)
Aulkitik aulkira, euli-giro eta Jenisjoplin, kontrako eztarritik dendaostera

Uxue Alberdiren lanari begira jarriko gara oraingoan. Lehenengo artikulu honetan helduentzako idatzi dituen ipuinak, eleberriak, saiakera eta kronika hartuko ditugu kontuan. Bigarren artikulu batean ilustratutako anekdotez, istorioez, filosofia liburuez eta idatzizko bertsoez... [+]


2024-02-12 | Jakoba Errekondo
Indi gaztainondoaren gerrateak

Zuloan sartuta egotea ez duk txarrena –esan zion Manuk–, txarrena duk ez jakitea noiz aterako haizen, edo inoiz aterako haizen ere. Lander Garroren Gerra Txikia nobelan, non gerra bateko iheslarien gorabeherak azaltzen dituen, pertsonaien artean, Anna Frank dakarte... [+]


2024-02-06 | Estitxu Eizagirre
Gorka Setien idazlea hil da

Gorka Setien Berakoetxea poemagile hernaniarra hil da otsailaren 4tik 5erako gauean. Bost liburu idatzi zituen, irrati libreetako ahotsa izan zen eta gozo entzuten eta zaintzen zekien. 2019an autoedizioan argitaratu zuen bere poema liburu berriena, Naufragoen altzoa.


Eguneraketa berriak daude