"Arartekoak Gobernuaren kontra-boterea izan behar du"

  • Handitzean, nork izan nahi du Ararteko?

Dani Blanco

Hemen EAEko biztanleen pena guztiak entzuten dituena!

Ez da nekagarria, motibagarria baizik. Motibazioa mugikorraren bateria kargatzailea bezalakoa da: energia guztia xahututa bukatzen duzu eguna, baina biharamunerako erabat kargatuta zatoz.

Motibazio handia beharko duzu egun batean Ertzaintzak zure gomendioei kasu egiteko.

Arartekoak gobernuaren kontra-boterea izan behar du zentzurik demokratikoenean.

Arartekoa kontra-botere inpartzial eta independentea bada, zu hezur-haragizkoa zara?

Gurea giza-eskubideen printzipioak oso barneratuta dituzten 50 pertsonatik gorako orkestra da, eta ni orkestra zuzendaria baino ez. Alegia, nik independentzia eta inpartzialtasuna zor ditudala, instrumentu bakoitza jotzen duenak zor dituen bezalaxe.

Zure biografiek zure homosexualtasuna zor digutela dirudi. Noiz irakurri dugu “Iñigo Urkullu, heterosexuala”?

Lege eta gizarte mailan asko egin da aurrera, baina oraindik ere homosexualitatea guztiz normala ez den sakoneko ideia dago. Tira, Obama beti izango da lehendakari beltza, goi-kargu bat hartzen duen emakumeari beti azpimarratuko zaio generoa...

Baina euskal herritarrak ez al ginen aurrerakoi, tolerante eta guayak? Ala hori egoera ekonomiko erosoetan bakarrik zen?

Thomas Hobbesek garbi esan zuen: “Primum vivere deinde philosophari”. Baina zeintzuk dira bizitzeko beharrizanak? Ez al ditugu gauza gehiegi sartu oinarrizko beharrizanetan? Gauzak ondo zihoazenean ere, ez al diogu garrantzi handiegia eman diruari?

Tira, gizalegea beharrizana denean legea gurtzen itsutu gara.

Batzuetan gizalegeak ez al du bazterkeria sortzen? Beraz, bat, Legebiltzarretik ateratzen diren legeek dute lehentasuna. Bi, lege horiek guztien eskubideak errespetatu behar dituzte. Hiru, legeak gizartearen gizalegearekiko zilegitasuna behar du. Eta lau, gizalegeak ere eboluzioa zor du.

Aieteko Adierazpena dirudi honek! Bakeaz, konponbideaz, edo dena delakoaz iritzirik?

Giza-eskubide funtsezkoenek testuinguru demokratikoa behar dute. Horretarako, indarkeria mota guztiak ondorio guztiekin onartu, asumitu eta oso gogoan izan behar ditugu. Kontua ez baita gertatutakoa itsu-itsuan gainditzea, gertatutakoaren jabe izanik gainditzea baizik.

Ararteko postua ez dela betiko esango zizuten, ezta?

Mandatua bukatzean Gipuzkoako Batzar Nagusietako nire legelari plazara itzuliko naiz. Zehazki zertan ez jakin arren, gizarte-ekintzan segituko dudala dudarik ez izan, eta azken urteetan izan ez ditudan denbora, arnasa eta tenplea berreskuratzean idazteko asmoa daukat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Autonomia Erkidegoko politika
Apunte batzuk atarikoan

Autonomia erkidegoa eratu zenetik, datorren apirilaren 21ekoak hamahirugarren hauteskundeak izango ditu Eusko Legebiltzarrak. Behin baino ez du gobernua osatu EAJ ez beste alderdi batek; orduko hartan, 2009an, ezker abertzaleari aurkeztea galarazi zitzaiola baliatuta, PSE-EEk... [+]


2024-04-15 | Gedar
Voxeko faxisten kontra protesta egin dute Algortan, Azpeitian eta Tolosan

Ertzaintzak babestuta bertaratu dira faxistak asteburuan, eta protesta egin dutenen kontra kargatu du Poliziak Algortan. Pertsona bat atxilo eraman dute.


Materialismo histerikoa
Diferentziak

Datozen hauteskundeak bereziak dira, hauteskunde guztiak diren moduan; bat ez dela esaten diguten egunean izango da berezia, esaten digutenean “aurten gertatuko den guztia, gertatu da lehenago ere”. Asko erabakitzen omen dugu. Beldur pixka bat ematen du, ez? Zer? Zer... [+]


Eguneraketa berriak daude