Ezberdina

Lerro hauek publikatzean –zenbait astez beste egiteko batzuetan aritu ondoan– lanera itzulia izanen naiz. Joatean, borta zerratu nuen hainbat galderekin, eta momentu honetan nago ea zer aldatua ote den tarte horretan, zerbait aldatu bada. Azken hilabeteetan abiatu ekimenek nolako geroa dute? Lurralde antolaketa eta lekuko konpetentzia, euskararen geroa, hizkuntzen Euro-karta eta beste. Egunerokotasunean buru-belarri ari, inpresioa da deus ez dela aldatzen, deus ez gertatzen, fosilizaturik preso gaudela. Bizkitartean...

Hautetsien Kontseiluan gehiengo zabala Iparraldearentzat Lurralde Elkargo espezifiko baten alde agertu zen, aspaldiko eskakizunak onetsiz. Hortik, bat-batean independentistak deskubritu genituen PSko nahiz UMPkoen artean Ipar Euskal Herriaren ezagupenaren aldekoak daudela.

Giza eragileen gehiengoa ikusi zen karriketan gaindi beste milaka jenderen artean presoen hurbilketaren eta konponbide politikoaren alde: historikoa. Haatik, Manuel Valls Barne ministroaren gisakoen mespretxua baizik ez da agertu momentukoz, hemengo gai guztiei buruz bezala funtsean. Esperantza piztu orduko ateak hetsi nahi izateko mania.

Aurore Martinen Espainiaratze ahalkegarriak frogatu zigun, hamar mila pertsonako manifestaldi hark baino hobeki, ez genuela hemen gaindi AHTren beharrik, Maule eta Madril junta baitaitezke bi oren laburrez.

Jakin zen ere, datorren martxoan 18. Korrika Baionara helduko dela, ilusio handia sortzen badu ere, beste zenbat Korrika beharko ote den mahai gainean jarriko du, jakinik helduen euskalduntzearen arloan beste sartze bat burutu zela botere publikoen sostengu eta adierazpen argi eta sinpleenik gabe.

Anartean, Hizkuntzen Euro-kartaren errebisatzeko engaiamendua hartu zuen Parisek, berria ona bazen ez zuen gaitzeko efekturik ukan, jakin baitakigu euskararen geroaren gakoetarik txikiena baizik ez dela.

Amets Arzallusek hirugarren aldikoz jantzi zuen Iparraldeko bertsolarien txapela; oroz gainetik Odei Barroso bigarren heldu zen.

Eta holako bizpahiru mila karakteretan nekez kokatu beste franko. Horrela da. Aspaldian landuak eta zabalduak bide egin du jada eta ez liteke gelditzekotan. Urrats bat aitzina eta beste bat gibelera?

Beti berdin? Gaur nehork ez du hori erraten. Jakin gabe ere zer kausituko dugun itzultzean, argi da: Iparraldea desberdina da. Definitiboki betikotasunean egunero bere doia ezberdinago.


ASTEKARIA
2012ko abenduaren 09a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude