Etxebizitza eta langabezi arazoak konpondu behar dira

Barakaldotik Doneztebera, Bizkaitik Nafarroara, Ezkerraldetik Iparraldera, etxebizitzaren eta langabeziaren arazoa bera da. Joan den astean Manuel Reguerak bere buruaz beste egin zuen Donezteben, jabeari alokairua ez ordaintzeagatik desalojatua izateko zorian zen egunean. 4.200 euro zor zituen eta langabezian zegoen. Lehenago Amaia Egaña izan zen bere buruaz beste egitea erabaki zuena, Barakaldoko etxebizitzatik kanporatzear zirenean. Haien berri ez dakigun arren, beste batzuk ere suizidatu dira langabe eta etorkizun barik aurkitu direnean. Hau idazten duena beste kasu baten lekuko izan zen joan den astean Bizkaian

Errepikatzen den errealitate gordin horren sakoneko arazoak bi dira, eta errora jotzen ez badugu –kapitalismoak sorturiko krisia– bere horretan segiko du. Kontua da etxebizitza eta lan eskubideak ez direla errespetatzen, konstituzio orok exijitzen duen arren. Kapitalismoak bere erakundeak erreskatatzen ditu –bankuak eta aurrezki kutxak–, eta aldiz, langabeziara, miseriara eta etxerik ez izatera derrigortzen ditu milaka pertsona. Badago dirua bankuak eta kutxak salbatzeko, baina ez inbertitzeko eta lana sortzeko. Euskal Herrian 255.000 etxe huts daude, baina milaka lagunek ezin dute bizkar gainean duten hipotekarekin bizi, langabezian edo soldata prekarioekin daudelako.

Politika ekonomikoetan aldaketa erabatekoak beharrezkoak dira, enplegua sortu eta etxebizitza izatea erraztu dezaten. Etxebizitzaren Institutu Publikoa behar da, alokairu soziala bultza dezan zentzuzko preziotan. Horretarako, subiranotasun politiko, ekonomiko, laboral, judizial eta sozialean oinarrituriko eredu sozioekonomikoaren alde borrokatu behar da. Hor aurki ditzakegu langabezia eta etxebizitza arazoak konpontzeko soluzioak.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude