"Urtarriletik uztailera ez daukat ia bizitza pribaturik"

  • Artzain borrokalaria eta borrokalari artzaina.

Maider Unda kirolaria
Maider Unda kirolariaDani Blanco

Ez dut imajinatu nahi zure hastapenetatik hona zenbat komentario “burutsu” entzungo zenituen!

Azken lau urteetan isilarazi ditudalakoan nago. Dena den, komentario horiek erasaten uzten diezuna erasaten dizute. Kasu egin izan banie ez nintzen borrokalaria izango... ezta artzaina ere!

Eta orain merchandisingean gaztak saltzen dituen kirolari bakarrenetakoa zara.

Garbi daukat zein den nire negozioa, zer nire bizi-oinarria. Zaila da borrokalari baten atzean artzain bat egon daitekeela irudikatzea. Hori bai, urtarriletik uztailera ez daukat ia bizitza pribaturik: lana bukatzean kirola hasten da eta kirola bukatzean lana.

Ez esan zu ere eliteko kirolarien burbuilan bizi zarenik.

Kiroleko lagunak soilik badituzu, kiroleko jendearekin jan eta lo egiten baduzu... Zer gertatzen da min hartzen duzunean edo emaitzarik ez daukazunean? Nork goxatzen dizu bakardade eta porrot sentsazioa?  

Kirolariak badaki sufritzen, sakrifikatzen...

Sakrifizio gaitasuna heziketarekin lotuta dago. Dena eskura eman badizute, gauzak pixkanaka eta ahaleginaren ordainez datozela ez badizute irakatsi, alferrik da. Ea krisiak mentalitateak aldatzen dituen, bestela hemen inguruan goi-maila desagertuko da.

Medioetatik desagertuta dabilena zure kirola da!

Pekingo olinpiar jokoen ostean amorrazio itzela eman zidan. Orain badakit hau horrela dela, komunikabideetan lau urtez behin bizi garela, lorpen handietara kondenatuta gaudela, eta hori pasatzean, hurrengo olinpiaden zain egon behar dugula.

Domina baino kondena ederragorik...

Domina batek dena aldatzen du. Ama izateko asmoa neukan, baina beste urtebetez gutxienez borrokan jarraituko dut. Zurrunbiloan sartuta nago, uzteko eta ez uzteko esaten didate, baina nahiago dut itxaron, arnasa hartu, eta nire pentsamenduari bidea egiten utzi.

Utzi ala ez utzi, beti izango zara Euskal Herriko borrokaren enbaxadorea!

Nik zabaldu dut bidea, nik daukat domina, baina nire bizipenak kontatu eta jendeari hurbiltzea beste helbururik ez dut. Horri esker jende bati gure kirola gustatzen bazaio eta probatu nahi badu, badaki nora jo.

Burugogorra izateak zenbat balio duen erakutsiko diozue?

Bidean suertatu diren traba guztiei aurre egiteko burugogorkeria nire bertute ezinbesteko bat izan da. Burugogorkeriarik gabe aspaldi esango nuen “pikutara, haizea hartzera denak!”.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude