argia.eus
INPRIMATU
Hipoteka legeari jarriak
  • Doinua: Esplikatzera noa kontuak.

Jexux Mari Irazu @jexuxmariirazu 2012ko azaroaren 28a

Doinua: Esplikatzera noa kontuak.

Eskubidea omen bizitza,
zabaldutako idea
ta aterpea berriz lujoa,
hala da adixkidea.
Bien arteko zehar lerroa
amildegira bidea,
non da lujorik ez lezakenan
bizitza eskubidea?

Ehun urte eta gehiagokoa
Hipotekaren legea
bazenik ere ez genekien,
maiz hori da boterea.
Ez Republicak eta ez Francok
asko ukitu gabea
ta saldutako demokraziak
erakutsi du berea.

Suizidioen alarmarekin
hipotekak negoziagai.
Nonbait pastelik ez zen egongo
eta adostasunak, jai!
Negoziaketa Gipuzkoan balitz
ta adibidez, Kutxan, ai
denak konforme jarriko ziren
ta Comisiones ere bai.