argia.eus
INPRIMATU
Europar espaziontzi bat Ilargira 2019an

Joxerra Aizpurua Sarasola 2012ko azaroaren 28a

Europako Espazio Agentzia (ESA) Ilargirako bidea egin ala ez erabakitzen ari da. Orain arte AEBk eta garai bateko SESBk baino ez dute egin bidaia hori –gizakiak bidalita batzuetan, bestetan ez–, baina aspalditik  ari dira zientzialari europarrak horretarako behar den jauzi teknologikoa eskatzen. Bidaia 2019an egitekoa da eta helburuetako bat izango da lur-hartze automatikoa egitea Ilargiko hego poloan da, hau da, gure sateliteko lekurik ezezagunenetakoan. Kostua orotara 500 milioi euro ingurukoa izango dela estimatzen da. Ez litzateke pertsonarik joango, gidaririk gabeko ibilgailu bat baino ez.

Proiektu honen oztopo nagusia krisia da. Hala ere, Frantziako komunitate zientifikoak proiektuaren alde egin du oro har, eta beste proiektu batzuen kostuarekin alderaketa egin du. Adibidez, Obamak eta Romneyk 2.000 milioi euro gastatu dituzte kanpainan, Hollandek 22 milioi, Airbus baten prezioa 304 milioikoa da, abiadura lasterreko trenbide kilometro baten kostua 30 milioikoa da, eta Frantziako Estatu osora zuntz optikoa eramateak 2.000 milioiko kostua izan zuen.

Datu horiek ikusita, ez al du Ilargira joatea merezi?