Austriar-alemaniar tradizio sinfonikoa

Bilboko Orkestra Sinfonikoa 
Günter Neuhold-en zuzendaritzapean. Perkusioan, Martin Grubinger.
Bilboko Orkestra Sinfonikoa Günter Neuhold-en zuzendaritzapean. Perkusioan, Martin Grubinger.

Abonu-denboraldi zinez interesgarria proposatu digu Bilbao Orkestra Sinfonikoak. Liluragarria! izenburupean, publikoa erakartzeko egitarau aberatsa eta entzuteko pieza errazak –baina ez sinpleak– eskaintzen ditu talde bilbotarrak. Lehenengo saioan munduko biolin eta orkestrarako kontzertu famatuenetako bat –Txaikovskirena– eta orkestrazio distiratsuaren eredua den Stravinskiren Suzko txoria lan ederrak eman zituzten, eta, bigarren honetan (joan den ostiralean) austriar-alemaniar tradizio sinfonikoaren bi erakusgarri oso ezberdin baina funtsean oso hurbilak aurkeztu zituzten.

Ez diogu inori deskubrituko Mozarten sinfoniak musika klasikoko harribitxi preziatuenetakoak direla. Salzburgoko jenioak 41 sinfonia konposatu zituen, gazte-gaztea zenean gainera (lehenengoa, 6 urte zituela eta azkena 32 urterekin), eta guztietan musikaltasun naturala, freskotasuna, dotorezia vienarra eta orkestrazio eta harmonia paregabeak adierazi zituen. Mozarten sinfoniak entzuterakoan nabaritzen duzu musikak eraman egiten zaituela, hain ongi trabatuta baitaude tema eta motibo guztiak.

Aldi honetan, Mozarten 35. sinfonia Re maiorrean K. 385 ‘Haffner’ izenekoa interpretatu zuten. Sinfonia hori bere produkzioko ezagunenetako bat da. Vienan estreinatu zen 1782. urtean. Garai horretan egin zituen Mozartek bere lan garrantzitsuenak: piano kontzertu gehienak, opera ederrenak... Bilbao Orkestrak, Günter Nehold-en batutapean, irakurketa adimentsua egin zuen. Bertsio diskretua, elegantea baina zentzuduna eskaini zuten, handikeriarik gabekoa. Soka eta egur ederrak dituztela frogatu zuten, batez ere andante mugimenduan, non haizeen eta soken arteko elkarrizketak ongi azpimarratu baitzituzten. Eta bukaerako presto-an ederki nabarmendu zituzten mugimendu horretan agertzen diren errekurtso tinbriko eta kontrapuntistikoak.

Saioaren bigarren zatian Richard Straussen maisulan bat entzuteko aukera izan genuen. On Kixote, op.35 konpositore alemaniar honen 10 soinu-poemetako bat da. Straussek istorioak kontatu nahi zituen hitzik gabe, eta forma hau erabili zuen bere helburua lortzeko. Poema honek sarrera, tema, hamar bariazio eta finale bat ditu, eta zati bakoitzean On Kixoteren pasarte bat deskribatzen du. Orkestrazio aberatsekoa da lan hau, oparoa eta koloretsua, eta agian ausardia pittin bat falta izan zitzaion Neuhold zuzendariari mundu emankor hau agerian uzteko. Hala ere, interpretazio txukuna izan zen, oso. Straussen estilo liluragarrian, ugaritasunez entzuten dira instrumentu guztien ahotsak, baina leku berezia egiten die biolontxeloari (On Kixote) eta biolari (Sancho Panza). Biolontxeloan Antonio Meneses bakarlari brasildarra luzitu zen, dudarik gabe, batez ere emandako propinetan: Bachen partita baten mugimendu pare bat, fin-finak.

Kontzertuaren fitxa:

Bilbao Orkestra Sinfonikoa.

Zuzendaria: Günter Neuhold.

Bakarlaria: Antonio Meneses (txeloa).

Egitaraua: Mozart eta Straussen obrak.

Lekua: Bilboko Euskalduna Jauregia.

Data: Azaroaren 9a.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude