argia.eus
INPRIMATU
Zientzia eta teknologia
Planetentzat izenak proposatu dolar baten truke
Joxerra Aizpurua Sarasola 2012ko azaroaren 21

Uwingu elkarte estatubatuar bat da, astronomia zaleak biltzen dituena, eta aurkitzen diren planetei izena ezartzeko eskubide aitortua du. OGLE-2005-BLG-390Lb, esate baterako. Antza, sozietateak dirua behar du bere proiektuak aurrera eramateko, eta gonbitea egin digu mundu osoko herritarroi, planetentzat izenak proposa ditzagun. Proposamen bakoitzeko dolar baten 99 zentimo ordaindu behar dira.

Zeurea proposatu nahi baduzu, ttiki.com/44367 webgunean egin dezakezu.