Islama eta feminismoa

Mundu zabaleko erlijio garrantzitsuenek –kristautasuna, judaismoa, islama edo hinduismoa; ezagunenak izateagatik garrantzitsuenak agian– oso gaizki tratatu dituzte emakumeak. Era batera edo bestera fede mota desberdin horiek emazteen rola mugiezinezko egituratzat hartu ondoren, gizonaren menpe egotera behartu dituzte.

Sinesmen horien aburuz andrearen eginkizunik eta helbururik nagusiena ama izatea da, gizarte patriarkalen arauen arabera heziko dituen haurrengan oinarri harturik, familia patriarkalak betiko iraun dezan gero. Katolizismoaren ustez gainera, birjina izanik ama izatea lortzen bazenuen hobe. Ama Birjina da eliz horren emakumerik goraipatuena.

Hori guztia ikusirik, XX. mendeko 60-70eko hamarkadetan berpiztutako feministak –eliza, meskita edota sinagogak alde batera utzirik– ordura arte zeharkatzeke zeuden bide berriak jorratzera abiatu ziren, andreen nortasun berriak asmatuz, eraikiz eta sortuz. Dena den, XXI. mendeko lehenengo hamarkadan islamdar feminismoa izenarekin ezagutzen den talde zabal bat agertu da. Ohiko feministek erantzun desberdinak eman dituzte talde horren aurrean, batzuk eskandalizatu egin dira, beste askok mugimendu mota hori ukatuz erantzun dute.

Ikasle ginelarik, Espainiako historia ikasi genuenoi, musulmanak erasotzaile bezala harturik, zortzirehun urteko birkonkistaren gerla guztiak ikasarazi zizkiguten, azpiko arrazoien berri eman gabe. 

Azken urte hauetan komunikabideei esker zera erakutsarazi nahi digute: islama erlijio gaizkilea dela denontzat, emakumeentzat batez ere, beste guztiak askatzaileak izan balira bezala. Egun kontrajarriak ikusten ditugu islama eta emakumea. 

Musulman herriak anitzak dira, oso egoera eta prozesu ezberdinetan daude, informazio gutxi daukagu haietaz, baina horiek ez dira herri bakar batean bizi, ez dute berdin pentsatzen.

Mendebaldeko nazioak sortutako islam-fobia susmagarritik urrundu nahirik begirune handiz hurbildu natzaio mugimendu feminista horri. Nor gara gu emazte horiek bizi nahi duten fedea ukatzeko?

Talde feminista horrek 2005. urtean egin zuen lehenengo bilera Bartzelonan. Ez dute Korana dagoen lez onartzen, beraiek diotenez, orain indarrean dagoen interpretazioa gizonek bakarrik egindakoa da. Koranaren hermeneutika berri bat egiten dihardute. Erabat gaitzesten dute fundamentalismo erlijioso oro. Bakoitzaren fedea eta sinesmenak ez direla nahitaez alde batera utzi behar diote, emakumeen askatasuna islamaren barruan ere defendatu daitekeela uste dute.

Mugimendu horrek musulman guztien berdintasuna aldarrikatzen du, genero bereizketarik ez du onartzen, bizitza pribatuan zein publikoan justizia sozialaren alde jokatzen du. Asko dira mugimendu hori osatzen duten emakumeak. 2008. urtean Islamdar feminismoa liburua argitaratu zuen, bertan ikus dezakegu gehiengoak ikasketadun emakumeak direla, hainbat unibertsitatetan irakasle bezala lanean dihardutelarik.

Amina Wadud aipatu dezakegu, besteak beste. Amerikako Estatu Batuetan jaiotako afroamerikar hau Virginia Commonwealth unibertsitateko irakasle laguntzailea da, ikasketa filosofikoaren eta erlijiosoaren ikuspegi guztiz irekia du. Bere ikerketa lan asko islamaz eta generoaz dira. Homosexualen arteko ezkontzen alde agertu eta beste jarrera aurrerazale ugariren alde dagoelako Ulema eta Iman ofizial askoren gaitzespena bereganatu du.

Feminismoa mugimendu askatzaile, ireki, zabal eta anitza izateko jaio zen. Ez gara nor inor ezesteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Gorputz hotsak
"Filmak ez daude gorrentzat eginda; euskara ez dakitenentzat eginda daude"

Jende askorekin eta elkarrizketaz inguratuta dagoenean isil-isilik edo ohi baino isilago egoten da Irati Erauskin (Hondarribia, Gipuzkoa, 1996). Horregatik, “oso irekia” den arren lotsatia dela uste dute batzuek. Entzumen urritasuna dauka, eta batzuetan “oso... [+]


Zapi morea

Andre zahar dotorea senarraren besotik zihoan gurutzatu ginenean. Bistaz ezaguna, oker samar zegoela ikusi nuen, adinaren ajeak. Benetako señora eibartarra: perlazko lepokoa; ilea kardatuta harro-harro, ostirala izanda, ile-apaindegian goizean egon zela ezagun zuen. Gure... [+]


“Denbora deskolonizatzea metatze kapitalistari uko egitea da”

Adriana Guzmán Arroyo herri-hezitzaile aymara eta Boliviako feminismo komunitario antipatriarkaleko erreferentearekin batu eta kolonialismoa, arrazismoa, estraktibismoa, nahitaezko heterosexualitatea, familia, komunitatea, Estatua eta pribilegioak izan ditugu mintzagai,... [+]


2024-03-17 | Diana Franco
Teknologia
Zirkuitua hackeatu

Martxoaren 8a dela eta, berri eta iritzi ezberdinak irakurri ditut. Berdintasunerako bidean lan handia egiten ari da gure gizartea, eta publikoki berdintasunerako bidean feminismoa onartua den borroka bada ere, gizarteko mikrokosmosetara jaisterakoan, bada oraindik berdintasuna... [+]


Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


Eguneraketa berriak daude