Hogei egunez, bizia barkatu


Xabier Letona @xletona
2012ko azaroak 18

AMAIA EGAÑAK bere buruaz beste egiteak gizartea astindu du. Etxegabeko eskalea pneumoniak jota ospitalean hiltzea ere ez da inoren gustukoa, baina ez du oihartzunik eta, gainera, ohiko herritarrari ez zaio halakorik gertatuko. Baina Egaña ez zen horietakoa. Zinegotzi ohia zen, etxe berrian bizi zen, soldata ona, familia… Herritarrak ikusi du krisi honek edonor bota dezakeela leihotik behera, eta horrek are eta hauskorrago sentiarazi du. Olatu bat sortu da:  hedabideak jo eta su, Espainiako agintariak, epaileak, bankuak…

Baina unean uneko beroarenak kenduta, bankuen indarra agerian da berriz, berdin da hauek babesten dituen Espainiako legea 1909koa izatea. Banku ahulenak ere, Bankiak adibidez, PPk 23.000 milioi eurorekin erreskatatu duena, Egañaren heriotzatik bi egunera, Maria Cumbicus bere etxetik botatzeko agindua aztertu zuen Iruñeko epaitegietan. Eta hogei egunez bizia barkatu dio Zizur Nagusiko herritarrari.

Hori guztia, EBk dagoeneko erabakia duenean 100.000 milioi euro eskainiko dizkiola Espainiako finantza sistemari bere burua senda dezan. Hori guztia, azken bi urteetan Europako Banku Zentralak ehunka mila milioi jarri dituenean Espainiako bankuen esku %1eko interesarekin, hauek Espainiako gobernuari %7ko interesetan mailegatzeko eta herritarrari %5ean. Edo PPren Gobernuak milaka zerga iruzurgile amnistiatu dituenean. Edo epe laburrean EBren beste erreskate erraldoi bat jasango duenean. Edo Alemaniaren austeritate aginduek joan den astean greziarren lepoa enegarrenez bihurritu dutenean.

Eta hori gertatzen da finantza sistemaren indarra itzela delako: “Egunero merkatuek dirutzak mugitzen dituzte. Adibidez, EBZren arabera, 7 bilioi euro euroguneko estatuen zorretan bakarrik. Orain, merkatu horien eguneroko erabaki kolektiboak, gobernuak ondora ditzake, politika ildoak agindu eta herriak menperatu” (Ignacio Ramonet, Le Monde Diplomatique azaroa).

Eta Javier Olaberri abokatuak (eta Euskadiko Ezkerreko buruzagi ohiak) Espainiako bankuak, agintariak eta etxe kaleratzeak zuzenean lotzen ditu: “Kreditu entitateek epe motzeko 300.000 milioi euroko zorrak hartu zituzten Frankfurten, kaudimen nahikorik ez zuten pertsonei hipotekak eskaintzeko. Euren tasazio filialak medio, gainera, faltsuki goratutako salneurrietan tasatu zituzten etxeak. Ageriko arduragabekeria zen, baina Espainiako Bankuak eta Gobernuak bestaldera begiratzea erabaki zuten. Politikariek patrikak bete zituzten diru-sariekin”. (El Pais, EAEko edizioa, azaroaren 10a).

Testuinguru horretan eratuko da Eusko Jaurlaritza eta krisitik ateratzeko akordio sozio-politiko zabala eskatuko du. Aurreko lerro guztiak kontuan hartuko dituen akordio sozio-politikoa izango da? Edo horren guztiaren aurrean bestaldera begiratzeko kontsentsu politikoa?

EZIN ASMATU dabiltzanen artean dira euskal sindikatuak, abertzaleak eta espainiarrak.  Eta 14rako ataka estuan jarri dituzte milaka herritar. Beste behin ere argi ikusiko da Hego Euskal Herria eta Espainia desberdinak direla. Seguruenik, argi ikusiko den moduan EAEk eta Nafarroak ere desberdin jokatzen dutela.

ELAk eta LABek arrazoi asko dituzte UGT eta CCOOrekin asteazkeneko grebara ez joateko. Espainiako sindikatu nagusien ildoa, boterearen itzalpeko praktika sindikala izan da, botereak berak ondo elikatu duena: adibidez, 2010ean Nafarroan UGTk 7,4 milioi euro jaso zituen Nafarroako Gobernutik formaziorako eta CCOO 7,3; beste sindikatuek ezer ez (Berria, Serio Demonio, azaroaren 11). Espainian duten nagusigoak eta bertako legeak baliatuta, sarri ematen die ELA eta LABekin tratu txarretan aritzeko aukera. Horregatik, eta euskal desberdintasunagatik, ulertzekoa da euskal gehiengo sindikalaren jarrera 14ko greban.

Baina erabakia ulergaitza egiten duten arrazoiak ere asko dira eta, abagunea kontuan hartuta, seguruenik garrantzitsuagoak; akaso sindikalgintzari lotua dagoenarentzat ez, baina herritar arruntarentzat bai. Borroka ez egitea leporatzen zaie UGT eta CCOOri, baina orain borrokara doaz; EBn ez da aldaketa txikiena izango, europar nazioetako herritarrek elkarrekin bultzatzen ez badute; baina Espainian eta Euskal Herrian ere ez. Bakea etsaiarekin egiten den moduan, batasuna adostasunik gabekoen artean egiten da. Aukera bat galdu da. Hilabete eta erdiko epean bi greba egitea korapilatsua bada, hori ere arrazoien artean aipatu behar da. Zoritxarrez, batasun sindikalerako aukerak ez dira faltako, ez euskal gehiengo sindikalaren indarra erakusteko, ez euskal langile eta herritarren batasuna erakusteko.
 

Kanal honetan artxibatua: Etxegabetzeak

Etxegabetzeak kanaletik interesatuko zaizu...
2016-11-16 | Lander Arbelaitz
"Non da parte-hartzea? Inposaketa da!" aldarrikatu dute eragile ugarik Donostian

Donostiako udaletxearen aurrean protesta egin dute kolektibo eta eragile ugarik deituta, Demokrazia Zuzenaren Foro Globalaren irekiera ekitaldia baliatuz. “Donostia ez da eredugarria demokrazian, Donostiako Udalak jardunaldi hauen aurkezpenean dioen bezala”.


Goldman Sachs bankuaren egoitza okupatu dute Madrilen 30 etxegabetze salatzeko

Goldman Sachs inbertsio bankuak Madrilen duen egoitzan itxialdia egin dute ostegunean Hipotekak Kaltetutakoen Plataformako kideek bultzatuta. 150 pertsona inguruk sei ordu inguru egin zituzten barruan, Goldman Sachs eta beste inbertsio-funts batzuen jarrera salatzeko.


2016-11-06 | Lander Arbelaitz
Era o Hotel Cambridge
Etxerik gabekoen borroka Sao Paulon: okupazioa

Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten Era o Hotel Cambridge (Cambridge Hotela zen) filma, etxerik gabeko 700 lagunek okupatu zuten hogei solairuko hotel abandonatuari buruzkoa. Etxe okupatuetan 4.000 familiatik gora bizi dira Sao Paulon eta hango herri mugimenduen borroka esparru indartsuenetako bat da.


Bankiaren etxe huts bat berreskuratu du Hipotekak Kaltetutakoen Plataformak

Arrotxapean hartu dute bizitokia, pertsona bat eta haren adin txikiko bi alabak kalean gera ez daitezen.


2016-10-03 | ARGIA
Emakume bat eta bi ume etxegabetu dituzte Gasteizen

Gasteizko Zabalgana auzoan aurreikusita zegoen etxegabetzea gauzatu da eta emakumezko bat eta bi ume kaleratu dituzte alokairuan bizi ziren etxetik.


2016-10-03 | Arabako Alea
Astelehen honetan beste etxegabetze bat egingo dute Zabalganan

Etxegabetzeak Stop plataformak salatu duenez, gaur beste etxegabetze bat izango da Zabalganan. Oraingo honetan, Etxebideren bitartez eta modu pribatuan alokatuta dagoen Babes Ofizialeko etxebizitza batean gertatuko da.


PPren ispiluaren aurrean

Egoera ahulenean daudenenganako elkartasun eza, denon dirutik "aprobetxatzen" omen diren horiekiko tolerantzia falta, jarrera politiko konkretuek elikatzen dute eta hauteskundeak dira neurgailu. Jar dezagun fokua Araban.


Basauriko familia bat etxetik bota dute protesta artean

Goizaldean zegoen iragarrita kaleratzea eta Baietz Basauri-k deituta, herritarrak eta alderdi politikoetako kideak bildu dira etxearen aurrean. Azkenean ertzainek familia etxetik atera dute.


2016-09-15 | ARGIA
Emakume bat eta bi adingabe etxetik kanporatu ditu Alokabidek Gasteizen

Herritarrak etxe atarian bildu dira kanporatuak izan daitezela eragozteko. Ertzaintzarekin tentsioa eta bultzakadak izan dira eta emakumea esku-ohean eraman behar izan dute ospitalera antsietateak jota.


2016-09-08 | Lander Arbelaitz
Kaleratzeak Stop
"Eusko Jaurlaritzak egin ditu aurten etxe kaleratze gehienak EAEn: Alokabide bidez 57"

2016ko lehen hiruhilekoan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Alokabidek 57 etxe kaleratze egin dituela salatu dute Kaleratzeak Stop eta IRPH Stop Gipuzkoa elkarteek hainbat eragileren babesarekin. Etxegabetzeen, pobreziaren eta desberdintasun sozialen aurkako dekalogoarekin bat egiteko eskatu diete alderdiei.


Madrilgo putre funts batek etxetik botako du kaltetuen bozeramalea

Etxea uzteko hilabeteko epea eman dio putre funtsak bere familiari. Mejiasek uste du EMVSk Saldutako Etxebizitzek Kaltetukoen bozeramaile izateagatik kaleratuko dutela.


Etxegabetzeek gora egin duten Espainiako Estatuko leku bakarra da EAE

Urteko lehen hiruhilekoan 306 familia etxegabetu dituzte EAEn, hipoteka ordaintzeko arazoengatik; eta beste 196 bota dituzte alokairuzko etxebizitzetatik. Eusko Jaurlaritzaren murrizketa politikek eragindako egoera dela salatu dute Bizkaiko hainbat kolektibok.


Egunero 1,53 etxegabetze egiten dira Nafarroan, PAHek salatu duenez

Espainiako estatuko etxegabetzeen aurkako plataformek bilkura egingo dute Iruñean. Datua kongresua aurkezteko ekitaldian eman dute jakitera.


Etxegabetze prozesu batekin lotu dute Ormaiztegiko emakume baten heriotza

Banketxeak bere aurka abiaturiko etxegabetze prozesuarekin lotu du Gipuzkoako Stop Kaleratzeak plataformak Ormaiztegiko Ana Múgica ostalariaren heriotza. Elkarretaratzea deitu dute astearterako herriko Laboral Kutxaren aurrean, 19:00etan.


Etxe kaleratzeek gora egin dute azken urteetan Hego Euskal Herrian

Hego Euskal Herrian 16.165 etxe kaleratze izan dira 2007 eta 2015 urte bitartean, Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak jakinarazi duenez; guztira 20.417 zeuden aurreikusita.


2016-03-03 | ARGIA
Gipuzkoan 2 etxe kaleratze eta 10 enkante geldiarazi zituzten iaz

Kaleratzeak Stop plataformak emandako datuen arabera euren laguntza juridikoari esker lurralde horretako 16 familiak ez du etxebizitza galduko.


Herritarrak etxebizitza eskubidearen berme

Urtarrilaren 26an BBVA banketxeak etxerik gabe utzi nahi izan zuen Iruñeko Txantreako familia bat. Legeak lege, etxegabetzeak geldiaraztea badagoela erakutsi zuen herri mugimenduen eta ordezkari politikoen arteko batuketak. Gaur egun uste duguna baino ohikoagoak dira etxegabetzeak Euskal Herrian. Berbarako, Barakaldon otsailean zortzi kaleratze egiteko agindua emanda dago, Berriotxoak taldeak salatu duenez.


2016-02-04 | Bistan Begi
Berri Otxoak
"Barakaldon otsailean zortzi etxegabetze egiteko agindua dago"

Urtarrilaren 26an BBVA banketxeak etxerik gabe utzi nahi izan zuen Iruñeko Txantreako familia bat. Etxegabetzeak geldiaraztea badagoela erakutsi zuen herri mugimenduen eta ordezkari politikoen arteko batuketak.


Barakaldon zortzi etxegabetze egin behar dituztela salatu du Berri Otxoak plataformak

Gizarte bazterketaren aurkako plataformak azaldu du etxe kaleratze hauek otsailean egingo dituztela; lehenengoa datorren astelehenean, otsailak 1.  


Gelditu egin dute Iruņeko Txantrea auzoko etxegabetzea, auzokideak mobilizatu ostean

Goizeko lehen orduetatik hainbat herritar batu dira Txantrea auzoko Arguedas kalean, etxegabetze arriskuan zen bikote bati babesa emateko asmoz. Hainbat ordezkari politikok ere bat egin dute deialdiarekin. Joxe Abaurrea Iruñeko zinegotziak iragarri du kaleratzea gelditzea lortu dutela. 

ASTEKARIA Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude