Merkiavelliren indarra: Merkelen zalantza Europaren krisian

  • Angela Merkel eta Niccolò Machiavelli oso desberdinak ez direla uste du Ulrich Beck soziologo alemaniarrak. Alemaniako kantzelariaren agintzeko metodoa aztertu ondoren, merkiavellismoa lau gako nagusitan oinarritzen dela ebatzi du.

Angela Merkel Alemaniako kantzelaria koroarik gabeko Europako erregina ikusten dute askok. Daukan boterearen oinarrian arakatzen badugu, bere eraginkortasunaren ezaugarri bereizgarri bat antzemango dugu: bere dohain nabarmenena gaitasun taktiko bat da, makiavelikotzat har litekeena. Merkelen eta Machiavelliren arteko afinitate politikoa –nik Merkiavelli modelo gisa ulertzen dudana– lau osagaitan oinarrituta dago.

Lehena, Merkelek bere burua kokatu du Europaren eraikitzaileen eta nazio-estatuaren defendatzaile ortodoxoen artean, bando bat edo bestea hautatu gabe. Horren ordez, Merkelek lotu egiten ditu Alemaniaren borondatea herrialde zordunei kreditua emateko eta herrialde zordunen borondatea Alemaniaren egonkortasun politikaren baldintzak betetzeko. Hau da Merkiavelliren lehen printzipioa: diru alemaniarrarekin herrialde zordunei laguntzeari buruz, bere posizioa ez da Bai edo Ez argia, Bai eta Ez argia baizik.

Bigarrena, Merkiavelliren boterea zentzutasunean oinarritzen da, ezer ez egiteko desioan. Nahita zalantza egitearen arte hori, axolagabetasunaren, Europa errefusatzearen eta Europarekin engaiatzearen arteko postura hori, Alemaniaren jarreraren sustraietan dago. Zalantza presio egiteko modu gisa, hori da Merkiavelliren metodoa. Hertsadura hori ez da Alemaniako diruaren sarrera erasokorra, kontrakoa baizik. Kreditua erretiratu, atzeratu edo ukatzearen mehatxua da. Patu bakarra da okerragoa diru alemaniarrez gainezka egitea baino, diru alemaniarrez gainezka ez egitea.

Hirugarrena, euroa eta Europar Batasuna salbatzeko diseinatutako neurri guztiek pasa behar dute proba bat: barne-politiketara egokitu behar dute, hau da, Alemaniaren interesak eta Merkelen posizioa bultzatu behar dituzte. Zentzu horretan ere Merkelek erakutsi du Machiavelliren ikasle azkarra dela. Hark Printzean zera galdetzen zuen: “Zer da hobe, maitatua izatea ala herria zure beldur izatea?”.

Haren erantzuna da, “maitasuna eta beldurra eduki behar dituzu batera, baina hori zaila denez, askoz seguruagoa da herria zure beldur izatea, bietako batek huts egingo badu”. Atzerrian Merkelen beldur dira, etxean maitatua izan beharko luke. Neoliberalismo basatia kanpoko munduarentzat, kontsentsua eta ukitu sozialdemokrata bat herrialde barruan.

Laugarrena, mantra alemaniarrak dio: aurreztu, aurreztu, aurreztu, egonkortasunaren mesedetan. Alta, horrek berehala dakar pentsioetan, hezkuntzan, ikerkuntzan, azpiegituretan eta abarretan muturreko murrizketak egitea.

Merkiavelli metodoa pixkanaka bere mugetaraino irits liteke. Azken finean, Alemaniaren zorroztasun politikak oraindik ez du inolako arrakastarik lortu –izatez, justu kontrakoa–. Edozein modutan, Alemaniak aurrean daukan galdera Europaren existentzia edo existentzia eza da. Alemania indartsuegi bihurtu da erabakirik ez hartzeko luxuaz gozatzeko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude