Osasun publikoaren aldarriak

  • Krisiaren aterpean, murrizketen politika larriki ari da kaltetzen Ongizate Gizartearen oinarri diren zerbitzu publiko eta unibertsalak. Pribatizazioaren eta baliabideak urritzearen beldur, herritarrentzako osasun zerbitzu indibidual eta kolektibo hobea aldarrikatu du Osalde Osasun Publikoaren Aldeko Elkarteak.

Medikuaren zain
Medikuaren zainDani Blanco

Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainan, aurkeztu diren alderdi politikoei hamar puntuko eskutitza bidali zien Osaldek, eta bertan hainbat eskaera egin dizkiote hurrengo lehendakariari, Osakidetza kalitatezko zerbitzua izan dadin:

- Osasunera bideratutako aurrekontua ez da ekonomia eraginkorraren aurka egiten duen zulo beltza, baizik eta sozialki ezinbestekoa den inbertsioa. Inbertsio publikoa izan behar du, doakotasuna eta unibertsaltasuna bermatzeko, eta eraginkortasun handiagoa lortzeko.

- Jasangarritasuna beste zerbait da. Ez da “ospitalezentrismoaren” alde egitea, ez da medikalizazioa, ez da teknologia eta farmakoak neurrigabe bultzatzea, kontsumo nahiz prezio aldetik.

 -Marketin gutxiago. Industria tekno-sanitarioaren botereak eta politikarien utzikeriak sustatuta, sarri osasunarekin zerikusirik ez duten interes ekonomikoengatik egiten dira –beharrezkoak ez diren eta areago, kaltegarri izan daitezkeen– hainbat ebakuntza.

- Gardentasuna. Beharrezkoak dira zintzotasuna, independentzia eta informazioa bezalako balioak bermatuko dituzten eta interesen arteko gatazkak arautuko dituzten mekanismo eraginkorrak.

- Osasun plan integralak. Piramide egituraren oinarrian, lehen mailako arreta; eta gailurrean, arreta kritikoa, espezializatua eta lehen mailakoa egiteko baliabideen eta osasun publikoaren arteko oreka egokia.

- Osasunak politika programa guztietan egon behar du, bultzatzeko elikadura osasuntsua, ariketa fisikoa eta hirien birdiseinua, gizarte zerbitzuak, etxebizitza eta lan duinak, garraio publiko egokia, aire osasuntsua, hondakinen tratamendu jasangarria, gizarte sareak… Udalerriak dira politika hauen arduradun eta ezin dituzte begiak itxi.

- Osasun arloan dauden desberdintasunak eremu ekonomiko, sozial eta politikoan dauden desberdintasunen ondorio dira, nahiz eta ikuspegi teknikoa, teknologikoa eta biologikoa emanez mozorrotu duten errealitatea.

- Herritarren parte-hartzea. Gaixoak bezero bilakatu ordez, herritarrek osasunaren politika publikoen erabakietan hartu behar dute parte, eta eskubidea dute osasun zerbitzuaren kontrol sozialean eragiteko.

- Osasun publikoaren gestioa. Gestio demokratikoa eta kooperatiboa izatetik urrun, garai bakoitzean gobernuan dauden agintarien eta epe motzeko erabakien esku dago eta eredu guztiz enpresarialerantz doa, merkatuaren mekanismoak eta pizgarriak errepikatuz.

- Lehen mailako arreta da lehentasuna zaintza eta artatze ereduan. Baliabide ekonomiko handiagoak behar ditu lehen mailako arretak, burokrazia gutxiago, eta erabakitzeko eta baliabideak modu eraginkorrean erabiltzeko gaitasun handiagoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


"Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du"

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


Irati Unamunzaga eta Jon Arriaga. Dolu perinatala
"Mina ez da tapatu behar; bizi egin behar da, aurrera egiteko"

Iaz, irailaren 9an, jaio eta egun gutxira zendu zen Irati Unamunzagaren eta Jon Arriagaren umea, Nare. Haurdunalditik beretik, bidearen gazi-gozoak konpartitu dituzte ingurukoekin, naturaltasunez, eta dolu perinatalaren prozesuarekin beste pauso bat egitea erabaki dute:... [+]


Eguneraketa berriak daude