"Ez dago biolentzia matxistak baino gehiago hiltzen duenik"

  • Biolentziarik gabeko aroan omen gaude; ez denentzat, ordea.

Emakume bat elkarrizketatu dudan bakoitzean, beti galdetu izan diot emakumetasunagatik.

Noski, emakumeak espezie bat dira eta galdetu behar zaie emakumetasunagatik; gizonezkoei berdin galdetzen zaien bezala beren gizontasunagatik. Pena da Laura Mintegik lehendakarigai emakumea izateari garrantzirik eman ez izana.

Hara, emakume izateagatik bozkatu behar genuen Laura Mintegi!

Ez derrigor, Obama beltza zelako bozkatu ez zuten moduan. Baina balio inportantea du; gauzak normal, lehendakarigaiak gizonezkoa izan behar baitu.

Zure kasuan justifikatuta dago emakumetasunaz galdetzea, berdintasun teknikaria zara. Lanbidea justifikatzeko eskatuko dizu orain batek.

Diru publikoa ezberdin banatzen den bitartean, gizonezkoek baliabide gehiago jasotzen dituzten bitartean, ezin justifikatuago dago.

Baina feminista erradikala izan daiteke berdintasun teknikaria? Ez luke izan behar diferentziarena?

Feministak oro har gara deabruak. Sistema androzentriko matxista misoginoa ez zaio inori erradikala iruditzen. Fama txarra jartzen zaio pentsamendu kritikoari. Eta jendarte berdinzale, libre, justuagoa izateko eraldaketa errotik eman behar da.

Tragikoena da emakumeaz hitz egiten dugunean beti biolentziaz hitz egin behar izatea.

Biolentzia estrukturala da, jaiotzetik subordinazio egoeran dago emakumea. Ez dago biolentzia matxistak baino gehiago hiltzen duenik. Noizko lege antimatxista bat?

Zail, botere sistema bat mantentzea bada helburua.

Emakumeak toki batean mantendu behar dira, espazio pribatuan, etxekoandre, eskubide gabe. Oso modu efektiboan ezartzen da kontrola, beldurraren bitartez.

Badago pentsatzen duenik emakumearen kontrako benetako biolentzia prostituzioa dela.

Prostituzioari bukaera emateko ezkontzari bukaera eman behar zaio lehen. Kontua da emakumeak sexualitatearekin botere eremu bat duela. Eta lagun prostitutek irakatsi didate unibertsitateak baino gehiago.

Amaia Montero gisako feminista batek esana: batzuetan emakumeek ezetz esaten dutenean, gizonak noraino iritsi nahi duen ikusi besterik ez dute nahi.

Munduko bortxatzaileak Amaia Monterorengana, ezetz esaten duen bakoitzean baietz esaten ari baita!

Baxuago, ETBn entzungo dizute eta.

19 urtetatik daramat lanean kalean. Telebistan behin atera eta mundu guztiak ikusten zaitu. Alde iluna ere badu; baina politikari eta jendarte aldaketari garrantzi handiegia ematen diot celebrity bilakatzeko.


ASTEKARIA
2012ko urriaren 28a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


"Gazteok zutik eta mugimenduan gaude, errealitate gordin baten aurrean"

Askotariko erresistentziak gorpuzten eta aldarrikatzen ditu Aiert Alberdi kantautore oñatiarrak oholtzan zein egunerokoan: gaztea, genero disidentea, euskalduna, langile klasekoa eta herri txikikoa… Musika eta feminismoa ditu indarkeria patriarkalari aurre egiteko... [+]


2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Eguneraketa berriak daude