Bueno, bai eta ez, badakizu

  • Laura Mintegi ::Ilusioaren ordaina

    Erein, 1983

Laura Mintegiren Ilusioaren Ordaina liburuaren azala
Honezkero jakingo duzue: Laura Mintegi lehendakari da. Azken orduko berririk ezean, Euskal PEN Klubeko lehendakari da Laura Mintegi, Eusko Jaurlaritzako lehendakarigai izateaz gainera. Apenas aipatu da hautes lasterketan sartu zenetik, baina gauza ezaguna da lehendakarigai baino lehen Mintegi idazle genuela. Eta deskuidatzen bazarete lehen lehendakarigai idazlea ere bai –ez, ordea, lehen literaturzalea, Patxi Lopezek ondo baino hobeto erakutsi bezala–. Hemen, beraz, Mintegiren perfil –nahita edo nahi gabe– deskuidatu hori hartuko dugu mintzagai.

Ezen ugari baitira argitaratutakoak, 80ko hamarkadan hasi eta gaur egunera artekoak; ipuin bilduma bat eta bost nobelako korpus literarioa osatzeraino. Nobelak izan dira gerora, baina ipuinak izan ziren aurretik, 1983an. Ilusioaren ordaina bildumaren genesia Ana Urkizaren Zortzi unibertso, zortzi idazle liburuan aitortzen digu Mintegik berak: Donostia Hiria sariketara aurkeztu eta irabazi egin zuen. Horri esker, Erein argitaletxeak liburu bat argitaratzeko eskaintza egin zion. Ipuin batzuen zirriborroak zituen eta uda eman zioten zirriborro haiekin liburua atontzeko: “Nik, ausart, baietza eman nien, jakin gabe gai izango ote nintzen liburua egituratzeko eta bukatzeko, eta bai, gai izan nintzen”.

Eta bilduma irekitzen duen Satorzuloak ipuinak irabazi zuen aipatutako 83ko Donostia Hiria. Eta bildumako beste ipuin pare bat ere izan ziren garaian sarituak: Paris edo 83ko Santurtziko udala sariarekin; Ez dadila belu izan suertatu zen 82ko Kirikino sariko finalista. Eta bildumak azkenerako uzten duen inpresioa da, ez hainbeste sariketa batek ziurtatu beharko lukeen lan literario baten berezitasun, bakartasun, ertzez beteriko borobiltasunarena, baizik eta uda batean apailatua izan den sortarena. Laino, herabe, beharrezko puntxik gabe, bai eta ez, epel xamar uzten zaitu azkenerako.

Gertatu izan da Laura Mintegiren beste lan batekin, Bai... baina ez estreinako nobelarekin. Zuzenketa lan handia egin zela, sintaxia, lexikoa, estiloa, elkarrizketak. Berridatzia eman zela 86koa 99an. Eta ikusten dugu eskuetan dugun Ilusioaren ordaina hau ere, 99koa, 83ko haren edizio zuzendu eta eguneratua dela. Baina Bai... baina ez harekin gertatzen zenaren kontrara –lehen argitalpenak kritika zorrotzak jaso zituen, edizio berridatziak irakurketa berri eskuzabalagoak–, lehen ipuin bildumaren bigarren edizio honek ez dakit orijinala hobetzen duen, baina ez du emaitza bete-beterik uzten. Edo, beste modu batean esanda, Iñaki Kamino estimatuak agerkari honetantxe 84an jaulki zituen laudorioek ez dutela ia 30 urteko galga gainditu.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


2023-11-27 | ARGIA
Eva Forest Liburutopia
Utopia letra eta kafe artean elikatzeko liburu-denda

Abenduaren 1ean inauguratuko dute Gasteizko Alde Zaharrean Eva Forest Liburutopia kafe-liburudenda. Proiektua “pentsamenduaren eta kulturaren hedapen eta gozamenerako topalekua” izatea nahi dute bere bultzatzaileek. Hilabeteko programazioa aurkeztu dute jada... [+]


Ander Berrojalbiz. Heretikoz, sorginez, Elurzuriz
"Gizartea ezin da ulertu gizakiaren parte magiko sobrenatural hori gabe"

Akelarre saiakera argitaratu zuen 2021ean, eta, iaz, berriz, perla urregorrizko bat: Elurzuriren hiru heriotzak. Grimm anaien ipuin ezaguna berridatzi zuen, eskuizkriburik zaharrena abiapuntu harturik, Grezia zaharreraino joanez, eta Elurzuriren istorioko zenbait elementuri... [+]


Eguneraketa berriak daude