Austeritatearen porrotetik zor ilegitimoaren kitapenera


2012ko urriaren 28an

Bistakoa da 2010eko maiatzeko troikaren estrategiaren porrota. Honen helburuak –zorraren eta defizit publikoaren kontrola– ez dira betetzen ari, eta aldiz, Europako ekonomien geldialdia eta langabezia bizkortu egin ditu. Txokeko terapia gogorrak, Europako hegoaldeko herrialdeen barne-doikuntzak, prezioen moteltzea ekarriko omen zuen eta horrekin produktibitatearen igoera, eta beraz, lehiarako baldintza hobeak. Bi urte eta erdi beranduago troikako kidea den Nazioarteko Diru-Funtsak (NDF) berak onartu du uste horren ustela. Izan ere, erakunde horrek egiaztatu du kontsolidazio fiskala deritzon estrategia honekin gastu publikotik kendu den euro bakoitzak BPGaren 1,7 euroko jaitsiera ekarri duela. Harrigarria bezain argigarria NDFak doikuntza-neurriak arazoaren parte direla aitortu izana.

Horrenbestez, Espainiako Estatuaren 2013rako aurreikuspenak ere aldatu ditu Fondoak, BPGaren %1,3ko jaitsiera egongo dela dio orain, duela sei hilabete estimatutakoaren bikoitza. Estimazioa izanagatik ere datu horrek datozen urtetako defizit publikoaren betekizuna ezinezkoa egiten du. Berehalako ondorioak ditu atzeraldia sakontzearen iragarpen honek. Batez ere, zor publikoaren metaketak datozen urtetan ere jarraitu egingo duela eta honek doikuntzarako bidean sakontzera behartuko du Madrilgo Gobernua, gurpil zoroan areago murgilduta. Montorok aurkeztutako 2013ko ezinezko aurrekontuetan zorraren interesen ordainketarako 35 mila milioi euro aurreikusten dira, aurrekontuaren %12 alegia. Estatuaren gastu finantzarioaren zatia gero eta pisu handiagoa hartzen ari da aurrekontuaren egituran eta horrela lerro sozialen zenbateko absolutua zein erlatiboa gutxituz doa era nabarmenean. Zor publikoak azken bost urtetan izandako gorakadak mahai gainean jartzen du arazo honi lehenbailehen aurre egiteko beharra. Are bizkorrago, EBZaren interbentzio lotsatia arrisku-sariaren maila garaia apaltzeko gauza ez denean.

Espainiako Estatuko zor publikoa bizkor handitu da azkenaldian. EBko apalenetakoa zen 2007an (BPGaren %36) eta gaur produkzioaren %76 da. Zor publikoa edo subiranoa bikoiztu izanaren arrazoiak atzeraldi ekonomikoa eta zor pribatutik arlo publikora emandako transferentzia erraldoia dira. Madrilgo azken bi gobernuek bankuak erortzen ez uzteko estrategiak arlo publikotik pribaturako izugarrizko diru-transferentziak eragin ditu. Estimazio batzuk 350 eta 420 mila milioi euro arteko zifrak aipatzen dituzte Espainiako banketxeek azken bost urtetan diru-laguntza, abal, mailegu bigun edo sari bezala jasotakoa zenbatzean. Ez dira guztiz bateragarriak kontaketa-metodoaren ikuspegitik baina esanguratsua da zenbateko hori BPGarekiko zor publikoaren azken bost urtetako igoeraren parekoa izatea (%40 alegia). Hauxe da zalantzarik gabe Estatuko zor publikoaren igoeraren arrazoi nagusia.

MEDE fondoaren erreskate berri baten atarian gauden honetan, dagoeneko zulo beltz finantzarioa bihurtu den zorraren ordainketaren zama itzulezina egingo du laguntza berriak. 1980ko Hego Amerikako zorraren arazoaren antzeko egoera bizi dugu Europako hegoaldean egun. Han hamarkada galdu baten ondoren zorren kitapenerako zenbait plan (Brady, Baker...) bideratu ziren. Ez ziren bidezkoak eta egokiak izan. Baina zorraren krisiaren irteerarako zorraren zati nagusiaren parte baten kitapena ezinbestekotzat aitortu zuten. Europan ere hala gertatuko da denboraren poderioz, haatik auzia epean datza. Zenbat eta beranduago sartu kitapenaren gaia Estatuaren eta EBren adendan, Europako gizarte-disparekotasun handienak dituen Espainiako Estatuko larritasun sozialak orduan eta gehiago okertuko dira.


ASTEKARIA
2012ko urriaren 28a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Azkenak
2024-04-23 | Euskal Irratiak
Indarrak biltzeko eguna antolatu du Erdiz Bizirik-ek Elizondon

Erdizko meategiaren kontrako plataforma herritarrak aldarrikapen eta besta eguna antolatu du joan den larunbatean Elizondon. Heldu diren asteetan epaiketa ukanen dute Magnesitas Navarra enpresaren kontra. Hain zuzen, auziak eraginen dituen gastuei buru egiteko sustengu... [+]


2024-04-23 | ARGIA
Instagram da EAEko gazteen sare sozial gustukoena

TikTok eta BeReal dira azken urteotan gehien hazi diren sare sozialak. Gazteen artean, %40ak esan du euskara ere erabiltzen duela. Gaztelania 97,9ak erabiltzen du, eta ingelesa %62,4ak. Datuok Gazteen Euskal Behatokiak egindako Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen... [+]


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


Eguneraketa berriak daude