"Politika diogunean herrigintza diogu"

  • Mutututakoen bozeramailea.

Maribi Ugarteburu
Maribi UgarteburuJudit Fernandez

Kazetaritzatik politikara pasatzea lubakiz aldatzea ez bada...

Lubakiz aldatzea? Lehen galderak egiten nituenean eta orain erantzuten ditudanean, berdina naiz. Ez dut pentsamoldez eta printzipioz aldatu.   

Pentsamoldez eta printzipioz aldatzen ez duenak bide motza du politikan.

Politikak historiako une jakin batean jendarte baten korapilo nagusiei erantzun adostu eta bidezkoak bilatzeko erreminta izan behar luke, ez inposizioz, ukazioz eta fribolitatez mozorrotuta saltzen diguten teatroa.

Aizu, errespetua Arte Eszenikoentzat.

Kasta politiko dominanteak beldurra dio zinezko debateari, eta popa-bistan ez geratzeko, irain eta akusazioetara desbideratzen du fokua. Noiztik ez dugu benetako eztabaida politiko bat ikusi telebistan? Ahaztuta daukat... Ez dakit inoiz ikusi dugun ere.

Orduan, hauteskunde gauetan ez duzue denek irabazten?

Fribolitatearen beste isla bat. Emaitzak emaitzak dira, zenbakiek ez dute gezurrik esaten, eta bakoitzak bere irakurketak positibizatzen dituen arren, noiz ulertuko dute batzuek jendea ez dela tontoa?

Hauteskunde bezperan ezinezkoak ziren paktuak biharamunean zergatik diren posible azaltzen didazunean, agian?

Politika espektakularizatu honetan mezu faltsuak direlako nagusi. Politikari faltsukeriaren trajea eranzteko, lau urtez behin bozkatzeaz haragoko herritarren parte-hartze eta enpoderamendu bideak eraiki behar ditugu.

Herritarren enpoderamendua eta parte-hartzea ez da astebururo manifa bat izango, ala?

Guk politika diogunean herrigintza diogu: bere burua eraikitzen duen herri bat, herritarrak aktore diren herri bat. Erantzunerako, haserrerako eta aldarrikapenerako arrazoiak ez dira inoiz faltako. Guri dagokigu mobilizatzeko modu egokiak asmatzea.

Hain da eskizofrenikoa atzo arte ilegalak izan eta bihar Ertzaintza gobernatzeko zorian egotea!

Errespetua sortzen digu baina beldurrik ez. Ilegalizazio aroa erabat gainditzean arnasa hartuko dugu, baina horrek ez du erosokerian jausiko garela esan nahi. Desiratzen gaude euskal herritarrongan intzidentzia zuzena duten gaietan eragin eta aldaketa bultzatzeko.

Bai, bai, baina beste hark zioenez, EAJrik gabe ez dago independentziarik eta EAJrekin ere ez!

Siglak eta partiduak lehenesten dituen politika moldeak barik herrigintzan oinarritutako politikan jardun behar dugu. Momentuz garbi dagoen bakarra gehiengo sozialik gabe independentziarik ez dagoela da. Gehiengoa izan behar dugu.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude