Letonia, eredu okerra

Ez dira gutxi bizi dugun krisi ekonomikoari aurre egiteko eredu baten bila dabiltzanak: batzuek Islandian bilatu nahi dute irtenbidea, gabezia asko dituen kasu bat nabarmenki idealizatuz; beste batzuek, aldiz, bereziki murrizketak eta herstura ekonomikoa defendatzen dituztenek, Letonia goraipatu dute azkeneko hilabeteetan. Bi urte dira “erreskatatutako” herrialde txiki honek langabezia-tasaren jaitsiera eta hazkunde ekonomiko esanguratsua erdietsi dituela barne debaluazio gogor baten ondoren, hau da, murrizketen eta soldata beherapenen politika muturrera eraman ostean.

Errealitatea, ordea, ez da arrosa kolorekoa. Bere hazkundea, litekeena da 2012an 2011ko %5,5 tasa errepikatzea, oraindik oso urrun dago errekuperatzetik 2008-2010 hiru urtekoan pairatu zuen %23ko atzerakada. Bidean, herrialdea injustuagoa bilakatzen ari da, aberats eta pobreen arteko distantziak handituta. Egoera hain da larria, bere etorkizuna zalantzan dagoela nazio bezala. Datu soil batek nahikoa izan beharko luke alarma guztiak pizteko: duela hogeita bi urte, independentzia aldarrikatu zuenean, ia 2,7 milioi herritar zituen Letoniak, egun ez da bi milioira iristen (azkeneko erroldan artifizialki iritsi arazi zuten). Bestela adierazita, biztanleen %25a baino gehiago galdu du, gerra gogor eta lazgarria sufritu duen herrialde baten antzera. Horrek, eta ez beste ezerk, esplikatzen du zergatik azkeneko bi urteetan Letoniak lortu duen bere langabezia-tasa %20tik %15era jaistea. Datu ofizialak ondo behatuta ikusiko dugu 2009ko urte amaieran, langabezia-tasak sabaia jo zuenean, ia milioi bat zirela lan egiten zutenak, baina orain kopurua 850.000 pertsona ingurukoa baino ez da. Beraz, enplegua suntsitzen jarraitu dute.

Independentzia eskuratu zuenetik,  Letoniako politika paradisu neoliberala bilakatu da. Ondorioz, bizitza-esperantza txikitu, pobrezia zabaldu eta emigrazioa ugaldu dira. Gauzak apenas aldatu dira ordutik, une hobeak (finantza burbuilari esker) edo txarragoak bizi arren, oro har, Letoniak urtero galdu du populazioa eta politika neoliberal berriak jarri ditu indarrean. Azken hauek ez dira gehiengoaren gustukoak, baina, herrialdea letoniar (2/3) eta eslaviar-letoniarren (1/3) artean banatuta dagoenez, hauteskundeak iristen diren bakoitzean letoniar etniakoek eskumako alderdiei ematen diete botoa eta eslaviarrek ezkerrekoei, horregatik, Letonia da beti eskumako gobernua izan duen EBko herrialde bakarra. Borroka etnikoak erabat desitxuratu du ezker-eskuin ardatza.

Oztopoak oztopo, letoniarrek estatu bat dute eta horri esker atzerrian dauden herritarrek beren nortasuna mantentzeko modua dute oraingoz. Nazionalismo banaleko elementu guztiek egiten dute beraien alde. Besteak beste, pasaportea, enbaxadak eta selekzio nazionalak dituzte identifikazio sentimentala bultzatzeko. Hori bai, sinboloez soilik ez da bizi nazio bat. Krisia hasi zenetik gazteen ia %40 atzerrira joan da lan egitera. Ez da harritzekoa, ingelesari esker, ia ama-hizkuntza bezain ongi hitz egiten dute, kanpora joan daitezke bizi-baldintza hobeak bilatzeko. Honen aurrean, demografoek ohartarazi dute letoniarrak lau belaunalditan desagertu daitezkeela. Izan ere, mundu globalizatu honetan nazio txikiek kontu handiarekin ibili behar dute berain etorkizuna segurtatu nahi badute. Mugikortasun handiko garaiak dira hauek eta zure etxean bizi baldintza onak segurtatu ezean, ziplo hustu dakizuke.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude