2009 eta 2011 bitartean, hiru parametro aztertu zituzten Frantziako Estatuko 310 ikastetxe eta haurtzaindegitan. Batetik, formaldehido kontzentrazioa, bestetik bentzenoarena, eta azkenik karbono dioxidoarena. Lehena kantzerigenoa da eta altzarietan eta hormetako zein zoletako pintura eta argizarietan topatzen da; bigarrena, kantzerigenoa ere bai, automobilen errekuntza-gasetatik eratortzen da, eta azkena, toxikoa ez bada ere, barneko airearen kalitatearen adierazlea da.
Azterketaren emaitzen arabera, oso eskola gutxitan zeuden substantzia kantzerigenoak, baina gehienetan karbono dioxidoa kopurua behar baino handiagoa zen.
Azterketa horri jarraituz beste bat planteatu da, 2016. urtera arte iraungo duena. 300 ikastetxetako 600 gelatan, aipatutako hiru konposatuak ez ezik, beste kutsatzaile mordo bat eta horien jatorria aztertuko dira. Emaitzen arabera, ikasgeletako antolaketarako arau berriak ezarriko omen dira.