Espainiako Defentsa garaile

Espainiako Gobernu zentrala hor ari zaigu esaten, behin eta berriro, nahi ez duena egin beharrean dagoela. Errealitateak bere hauteskunde programa aldarazten diola. Dakusagunez programa egin zuenean errealitatea ez zuen ezagutzen, edo gezurra esan zigun hauteskunde aurreko kanpainan. Bietako bat.

Gerora, aurrekontuan benetan egin nahi zuena estaltzeko, Andaluziako hauteskundeak igaro arte itxaron zuen eta berehala gastu sozialen murrizketa gogorrak azaldu ziren. Baina itxura gordetzeko murrizketa horiek ministerio guztietara helduko zirela sinestarazi zigun.

Orain, hurrengo urterako aurrekontuan izango diren murrizketak egosten ari dira, baina ez dugu ezer jakingo Galizia eta Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeak igaro arte. Orduan eskuak libre izango ditu nahi duena burutzeko. Beraz, botoa ematerakoan, erne!

Hala ere, dena ez da murrizketa. Izan ere, Defentsa Ministerioak ez du ondorio negatiborik jasango. Itxura egiteko, ministerio horretako gastuak ehuneko 8,8 gutxituko zirela aurreikusten zen 2012rako. Baina murrizketen gainean zeuden kritikak ahulduz joan diren heinean, Defentsarako kredituek %28,21 egin dute gora. Gainera, hurrengo urteetarako konprometituta dagoen kopurua 27 mila milioikoa da; ezin hobeak Boloniako unibertsitate ereduak eskatzen dituen gastu gehigarriei aurre egiteko. Baina Raxoyren gobernuak nahiago ditu unibertsitate pribatu garestiak, herritar ororentzakoak baino.

Zertarako izango dira gastu militar  gehigarriak? 87 borrokarako hegazkin, helikoptero, obus, Leopard karro eta itsas armadarako ontzi eta abar erosteko. Espainiari falta zitzaiona! Baina Espainiak oraindik bere inperialismo garaietan amesten du, mendeak joan izan ez balira bezala. Nire uste apalean Perejil irla eta beste hainbat harri kozkor defendatzeko ez da justifikatzen horrelako gasturik; are gutxiago Afganistan bezalako abenturan buru-belarri parte hartzeko, nondik inoiz onik ez diren irtengo nazioarteko inbaditzaileak.

Gastu militar hauek ez ditu EBk auzitan ipini. Greziaren gastu militarrak, zeinak Alemania eta Frantziako banku handiek finantzatu zituzten, Merkel eta Frantziako Gobernuak begi onez onartzen dituzte. Espainiakoak ere ez dituzte kritikatzen, bai ordea pentsio, osasungintza, hezkuntza eta beste hainbat gastu sozialetara doazen gastuak.

Hirurogeigarren hamarkadarako AEBetan aintzat hartzen zen konplexu industria-militar-politikoak zuen indarra; horrek esplikatzen zituen gastu militar erraldoiak. Bada, gure artean ere nabarmena da konplexu horren lobby indarra. Izan ere, gastu horiek aipatu lobbyak aseko dituzte, ez herritar ororen beharrizanak. Gainera, Defentsa Ministerioaren erosketa gehigarriekin, batik bat, Alemania eta Britainia Handiko enpresak profitatuko dira, gutxiago hemengoak.

Gastu militarrek gora egingo dute, baina bitartean I+Grako inbertsioek behera. Krisialdiari aurre egin diezaieketen gastu urriagoekin, herrialdeko ikertzaile edo langile prestatuak izan ditzaketen aukerak  murriztu egingo dira. Izan ere, 2012an I+Geko gastu horiek %25,5 gutxitu dira 2011rekiko, eta 2009rekiko %35, herena baino gehiago. Beraz, nora goaz? Non enplegatuko ditugu gure gazteak? Nora joango zaizkigu gure zergekin heziko ditugun ikasleak?

Behin eta berriro dakusagu EBren jokaera bikoitza gastu militarrak sozialekin alderatzen ditugunean. Lehenengoak ez ditu auzitan jarriko, bai ordea hiritarren lehen premiazkoak estaltzeko erabiliko direnak. Konplexu industria-militar-politikoko gastu erraldoien aurrean beste aldera begiratuko du; aldiz, pentsio, hezkuntza eta osasun unibertsala bermatzeko gastuak murriztu bitartean ez du etsiko.

Hau al da EBk ekarriko zigun ongizate paregabea?


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


2024-04-28 | Julen Azpitarte
Gangster maritxuen banda

“Gay azpitestuak beti hobetzen du film bat”
Quentin Tarantino

Juan Dos Ramos idazle eta Alex Tarazón ilustratzaile valentziarrek Gangsters Maricas: Extravagancia y Furia en el cine negro (Gangster maritxuak: nabarmenkeria eta indarkeria zine beltzean)... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude