Bezpera


2012ko irailaren 23an

Oso interesgarria Bereziartuak Saizarbitoriari egin eta Argian argitaraturiko elkarrizketa. Kezka bakar batean sentitu naiz idazle donostiarraren guztiz kide. Transkribatuko dut: “Irudipena dut zerbaiten bezperan gaudela eta ez garela enteratzen. Edozer gauza gerta daiteke eta hemen gaude (...). Nire gaztetako galderetako bat da zer sentitzen ote zuen jendeak 1936ko uztailaren 17an, Donostian adibidez. Gerra bezperan tranbia gidaria bere lanera joan al zen normal? Baserritarra azokara normal? Ez al zuten ezer nabari?”

Nik irudipen berdina daukat duela denbora franko. Zerbaiten bezperan gaudelakoa, alegia. Zerbait larri, esan beharrik ez dago. 36koa bizi zuten batzuei egin izan diet nik inoiz Saizarbitoriak egiten duen galdera, eta beren erantzunetatik atera dudan inpresioa da, hala edo nola, denek espero zutela zerbait. Aurreikuspenak gertatuko zenaren larritasuna kalkulatzean ziren ezberdinak.

Orain, aldiz, gizartea lo dago. Txororen bat edo beste alde batera utzirik, inork ez bide du ezer larririk espero. Edo espero badu, ondo isilik dago. Baina, sinesteko da gainbehera ekonomiko honek ez duela maila bereko ondorio politikorik izango? Datuak kezkagarriak dira, eta nahiago nuke okertuko banintz, guztiz, baina jar gaitezen okerrenean –niri bururatzen zaidan okerrenean, nork daki okerragoa ere ezin ote den izan–: Grezia euro-eskualdetik aterako ote den, Greziaren atzetik nortzuk joango diren, eta euro-eskualdea bera desagertuko ote den, duela urtebete alderantzizko utopia ezinezkoa zela zirudien; orain, aldiz, enpresa handi guztiek, analista guztiek, ekonomialari guztiek aintzat hartzen duten posibilitatea da. Hau, aurreikuspenik txarrenak etengabe bete diren urte baten ondoren. Euro-eskualderik gabe, edo Espainia eurotik kanpo, nork galaraziko die gero eta indar handiago hartzen ari diren ultraeskuindarrei nahi dutena egitea? Estrasburgok ez behintzat. Bestetik, gogorarazi behar da zeintzuk diren ultraeskuindarren nahiak? Gogora ezazue programa: Autonomia estatua desegitea, zerbitzu publikoak pribatizatzea, alderdi politikoak ilegalizatzea, presoei bizi arteko kondena ezarri ahal izatea, eta abar.

Horiek horrela, jeneral bibotedun galiziar txiki bat guztiaren buru izendatzea hurrengo pausu logikoa baizik ez litzateke izango. Edo agian ez litzateke beharrezkoa izango, aski litzatekeelako “beltzezko gizona”, murrizketarik ezagutzen ez duen maderotegia lagun duela.

Katastrofismoa? Hala bedi, zinez.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude