"Middle class horretan gero eta white trash gehiago gara"

  • LABetik atera berria (elkarrizketa, ez elkarrizketatua).

Sonia GonzalezIñigo Azkona

Eraiki dezagun langileon Euskal Herria, ados; baina alferrokin zer egin?

Lafargueren Le droit à la paresse irakurri dutenekin egin zenezake taldetxoa. Beste batzuok, marxista-leninista on-zintzo-koadrikulatu moduan, “lanak gizakia duintzen duela” pentsatzen dugu. Era berean, lanak hiltzen duela esaten dugu. Ederra kontraesana!

Baina langilerik badago egun? Ez gara denok middle class?

Of course, middle class... Inori ez zaio gustatzen muturretan kokatzea. Kasu gehiago daude, tanto vasco como español eta holakoak. Edozelan, middle class horretan gero eta white trash gehiago gara.

Beste modu batean esanda: denok garela langile, maiatzaren lehenean.

Txarrena da maiatzaren bigarrenean, hirugarrenean eta oporretan ere langile garela. Borroka egin ala ez, kontziente izan ala ez, horixe da gure patu tristea. Ez al zitzaion horri alienazio edo horrelako zerbait esaten?

Langile borroka indartu beharko da, hartara; kasu, “borroka” hitza tentuz ibili behar baita aro politiko berrian.

Borroka egiteko modu asko daude eta berdin da zer arotan gauden, borrokarako jaio garenok borrokatzen jarraituko dugu. Beti dago zer lortu eta zer hobetu. Zuk ez zenituen gure ponentziak irakurri ezta?

Alternatiba eredu berria eraikitzearena, adibidez? Ez zitzaidan argi geratu zein den alternatiba.

Euskal estatu sozialista. Eta orain galdetuko didazu ea hori zertan datzan eta erantzungo dizut hori sobre la martxa zehaztuz joan behar dela. Estatu independentea zer den errazago ulertzen da, baina, ufa, hobe ez sartzea XXI. mendeko sozialismoaren zehaztapenetan.

Ados, eta hori lortzen da Donostian eta Gipuzkoan eskuzabalago jokatuz...

El Correoko kazetari batek esan zuenez, LAB izan zen bakarra Gipuzkoan Bilduri zerbitzu publikoetan greba egin ziona (Gipuzkoan Bilduri, Bizkaian PNVri, Araban PPri, Nafarroan UPNri eta EAEn PSEri, jakina).

ETB erdal telebista bihurtzen ari dela ozenago salatzen duzue baina!

No sé por qué lo dices, habladurías de la gente. Todo el mundo saluda “egunonbuenosdías” y además cada vez se oye más “Donostía”, “Hondarribía”. Hasta el lehendakari está poquito a poquito estudiachen.

Esan behar nizun: LABeko idazkiak atseginago irakurtzen dira komunikazio idazkaria zarenetik.

Normala, den-denak sartu nituen ikastaro trinko batean: “Idatzizko adierazpen teknikak: zelan idatzi panfleto literario-poetikoak hiru egunetan”.


Azkenak
Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


Maiatzaren 2an hasiko da Ziburuko Azokaren Azokaldia

Ziburuko 5. Liburu eta Disko Azoka ekainaren 1ean egingo da, baina aurrez, maiatzean, beste lau hitzordu mamitsu eskainiko dituzte Lapurdiko lau txokotan.


Eguneraketa berriak daude