|
Donostiako Zinemaldia
badator gogoz betea
baina desio zitekeen beste
ez du zabaldu atea,
bi ordezkari gabe gelditu
baita euskaldun artea,
justu gatazkaz dabiltzan film bi...
A zer kasualitatea!
Zeinen zaila den leihoa baino,
ispilua izatea.
|
|
|
“Gazta zati bat”, izan nahi duten
herri biren arazoa;
eta “Barrura begiratzeko
leihoak”, presoei soa;
halako zerbait erakustea
izango zen kolapsoa,
beraz, hobe da omititzea
euskal gizarte osoa,
ezerk ez dezan hondatu gero
krispeten usain gozoa.
|
|
|
Zinemaldiak film bientzako
marko bikaina zekarren,
baina ez omen dute mailarik
ez kanpo eta ez barren;
baina motibo politikorik
ez dela azaldu arren,
herri zahar honen mesederako
jar zitzaketen pozarren,
problema ez baita desagertuko
pantailan ez jartzearren.
|
|