argia.eus
INPRIMATU
Kontxako estropadak

Maialen Velarde 2012ko irailaren 05

Gorri, moretan, urdin, berdeetan
argitan, ilunagotan...
kolore baten azpian zenbat,
amets beraren borrokan.
Bihotz TAUpTAdak arraun badira
Kantauriaren besotan
bat zutik, hamahiru tostan
herri bat haien zai kostan
Kontxa badator! Nahiz irakurri
lehendabiziko lerrotan
politena da ikusten dela
gure herriko leihotan.



 

Orain lau urte, erronka heldu
eta handitzen hasita
Kontxa helburu mutil ta neska
maila berean jarrita.
Biak olatu berean irrist
biak mareei segika
biak arraunak bustita
biak banderei eutsita.
Garaia, arrauna denak aldatuz
doazela ikusita
aspertu ginen moilan geratzen
gizonen zai eserita.



 

Liga testigu, indartsu dator
Kaikukoen marinela
neure mesede faborito da
zumaiar nesken batela.
Halere “Animo!” diotelako
datorrena datorrela
jakin jokoa horrela
jolas bihur daitekela.
Nahiz eta ohituraz esan “onenek
irabazi dezatela”
norbere herrian ospatu baietz
baldin balira bezela!

 
   

DoinuaGregario edo laguntzaile naiz.

Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.