argia.eus
INPRIMATU
Hauteskundeei jarriak

Jexux Mari Irazu @jexuxmariirazu 2012ko abuztuaren 29a

Eta urriak hogeita bata
izango da azkenean
justu hogeiaren biharamunez,
urtebete joan denean
Diferentzia gutxi Dallasen,
edo Ajuria Enean
orduan bezain urruti eta,
Madrilerako trenean.



 



 

Buruz buruko bi hautagaiek
eurekin poz hainbat neke
patrikak hustu xamarrak eta
lana berriz galtza bete
elkar jan ordez elkarlan dosi
bana, nahiz ez egon merke
botika hori Euskal Herrian
bitan ordaindu liteke



 

Iraila eta urria beti
oso elkarren gertuko    
neurri gabeko estutualdia
udara pasa orduko
gainera etor dakigukeenaz
ez ote gara lehertuko...
Uff! Donostian behintzat ez gaitu
zenenak harrapatuko.

 

 
   

DoinuaEsplikatzera noa kontuak.

Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.