“Urte hauetan sei bozka desberdin eman ditut"

  • 65 urte eta erretiratzeko asmorik ez.

Dani Blanco

Hemen orori buruzko orotariko iritzi-emaile bat.

Nire iritzi guztiak behin-behinekoak dira. Bertsolariak bezala, gaia jarri eta bota. Ia guztiari buruz botako nuke bertso bat, baina ez naiz ia ezeri buruz bi folio idazteko gai.

Horregatik berotzen dizkizute belarriak?

Lerrokatuta dagoenari asko kostatzen zaio lerrokatuta ez dagoenarekin eztabaidatzea, eta nik urte hauetan sei bozka desberdin eman ditut. Horri, herri honetan %1eko desadostasuna duena beste espaloian salduta dagoela kontsideratzen dela gehituz gero...  

Literaturaz hitz egin eta bakea!

Literatura? Oso jende gutxiri asko interesatzen zaio, baina gehiengoari ez zaio piperrik ardura!

Euskadi Sarien inguruko eztabaidak ez al ziren mundu gerren parekoak?

Hain pastel txikiarentzat hainbeste indar xahutzea erridikulua iruditzen zait. Eskerrak Sarrionandiak eskemak puskatu dituen, ze Euskadi Sariko finalista izateari uko egin zion bat Espainiako Sari Nazionalean parte hartzen ikusi nuela esango banizu...

Kazetaritzaren etikaren izenean, trapu zaharrak astintzeari utzi eta zure azken nobelaren gai nagusia den zahartzaroaz hitz egiteko aginduko nizuke!

Gizarteak, beldurra baino gehiago, gorrotoa dio zahartzeari. Ezin da zaharra izan, inork ez du zaharra izan nahi, eta patetikoa da adin batetik gora itxura gaztetzeko egiten duguna. Zahartzaroari buruzko ideologia falta zaigu.

“Zahartu gara zahartu, ta ez gaude konforme...“, bertsio berria dago modan?

Egizu proba: itxurak itxura, parekoari gazteagoa dirudiela esan eta %100ek sinistu eta eskertu egingo dizu. Noiztik dauka “zahar” hitzak konnotazio negatiboa? Lehen ez al zeuden adin batetik gorakoak gizartearen gailurrean?

Eta zu 65 urte betetzear eta oraindik lan finkorik gabe!

Baina, gaur egun, nork dauka lan finko eta segurua? Goizetik gauera mileurista bihurtu nintzelako bukatu nuen 3 Mariak. Badakit horixe dela askatasunaren prezioa. Badakit estutasun horiek dauzkala aske bizitzeko hautuak.

Nik uste nuen idazle batentzat askatasuna liburua aurkeztean inork ulertzen ez dituen teoriak agertzea zela.

Idazle batek ez daki zer egin duen, zer egin nahi izan duen baizik. Horregatik, hainbesteko sermoiak bota beharrean, utzi ditzagun gure lanak jendearen eskuetan, eta irakurleek esan dezatela egin dugunak merezi duen ala ez!


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude