"Profesionaltasuna jarrera bat da, ez soldata bat"

  • Hau mundu arraioa! Erretiro adina atzeratzen eta arbitroak 45 urterekin erretiratzen.

Eguraldi txarra ere arbitroaren errua da!

Jendea bere tentsioak etxean edo lanean deskargatzeko bezain ausarta ez denez, gure amarekin oroitzen da. Badakizu, futbola herriaren opioa da, eta finean, nor dira tontoenak? Ba gu, arbitroak!

Ikusten dut auto-estimua oso goian daukazula.

Badakit futbola zirkua dela, interesez josia, baina bere balore eta printzipioak partidu batengatik galtzen dituenak arazo bat dauka. Futbola kirola baizik ez da, ez hil ala biziko ezer.

Ziur? Kirol-prentsa irakurrita...

Ez dago papera saldu beharra bezalakorik gezurrak asmatzeko. Hori bai, zergatik ez du inork Real Madrilen aurka sutsuki egiten? Real Madrileko inork elkarrizketarik ematen ez badu negozioa bukatzen delako!

Polemikarik gabe ez dago futbolik, ala?

Futbolak beti izango du bere xarma, baina kirol-kultura falta zaigu. Askoz okerragoa da zoratuta dauden gurasoz inguraturiko mutil-koxkorren partida bat arbitratzea lehen mailan aritzea baino.

Umeekin dabilenak ez du programaz programa dabiltzan arbitro ohien kritika zitalik entzuten!

Erretiroak ausardia eta bista hobetzen ditu, nonbait. Lehen pitatzeko barrabilik ez zuten penaltiak eta ateratzeko koskabilorik ez zuten txartel gorriak ikusten dituzte orain. Nik argalduarazi eta berriz zelaira bidaliko nituzke.

Baina irtenbidea ez al zen bideo-arbitraia?

Ados, baina goleko marran bakarrik? Zergatik ez penaltietan? Eta area ertzeko jokaldi eta kornerretan zer? Ziur gaude horrek dena konponduko duela? Ez ahaztu programaz programa dabiltzan arbitro ohiak, jokaldia mila aldiz ikusita ere, batzuetan ez direla ados jartzen!

Bideoarekin akabo zuen mendeku pertsonalak eta zuen botere absolutua!

Aurreiritziak dauzkanak ezin du arbitroa izan. Politikari guztiak lapurrak direla uste duen epaileak ezin du politikaririk epaitu. Gurean berdin.

Arbitroak profesionalak direnean, agian...

Profesionaltasuna jarrera bat da, ez soldata bat. Zergatik daukagu Gurutzetako ospitaleko medikua profesionaltzat eta Nigeriara laguntzera joaten dena ez?

Zuek ere laguntza premian ez ote zaudeten.

Arbitroak lanketa psikologikoa behar du. Bilbon ez dago arazorik denak Athleticekoak garelako, baina Leonen erdiak Madrilekoak eta beste erdiak Barçakoak dira. Bata edo bestearen kaltetan hanka sartu duzunean, ez da samurra kalera ateratzea.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude