Zer da nafarra izatea?

Euskal Herriko hainbat tokitako festetan zezen eta bigantxak karrikan goiti eta beheiti hasiak dira, lasterkarien atzetik. Argi dago, beraz, guztia harrapatzen duen krisi zitalak ez duela festa klase hau adarkatu, udalak diruz urri ibiliagatik ezin baitzaio kultur tradizioari traizioa egin, hori besterik ez genuen behar. Diru-partida horiek dira bere horretan dirauten bakarrenetakoak, guztion lasaitasunerako.

ETBren ikusle guztiek ongi dakitenez, Faltzeskoa da Euskal Herriko entzierrorik xelebreenetakoa, bigantxak karriketan ibili beharrean menditik jaisten baitira bidexka harritsuetan barna, herrira heldu arte. Animaliak askatu aurretik, lasterkariek kantuz babesa eskatzen diote birjinari, Iruñean historiarik gabeko San Fermini egiten zaion bezala.

“Nafarra izatea zer da?” galderari erantzutea hitz emana zigun saioaren iragarkia egunkarian ikusi berria, Nafarroa eguraldi mapan ez ezik informazioetan ere lanbrotsu utzi duen ETB2 piztean horixe agertu zitzaidan: Faltzesko entzierroaren inguruko azalpenak eta kantua, dena herriko jatorrenen ahotik.

Gauza jakina da liburu edo filmetan bezala, telebista saioetan ere hasiera funtsezkoa izaten dela datorrenaren interesa, ikuspuntua, seriotasuna eta tonuaz ohartzeko. Zer esanik ez dago: saioak bide beretik jo zuen, oso noizean behin gogoetari lekutxoren bat utzirik, baina azkar demonio sinplekeriaren bide zabalera bueltatzeko. Nafarroaz iritzi kontrajarriak dituzten bi politikariren iritziez gain, entzierroa, harri-jasotzaileak, jotak bertsolariak eta karrikan grabaturiko elkarrizketa sakon horietakoak: “Nafarra izatea zer den? Hori ezin da azaldu”. Hortxe, argi eta garbi, saioaren helburua zenbateraino bete zen, elkarrizketatu batek errana.

Pierre Bordieu soziologoak telebistari buruzko liburu oso interesgarria idatzi zuen: Sur la télévision (1996), gaztelaniaz ere argitaratua. Frantziarrak, bertan, argi eta gordin aletu zituen eragin handiko komunikabidearen gaitzak: sentsazionalismo eta ikuskizunaren aldeko apustuak benetako kazetaritza desagerrarazi du; gogoeta bazterturik, emozioa arrazoiaren gainetik jartzen da, eta edukia ikuskizunaren esanetara makurrarazten.

Bordieuren liburua argitaratu zenetik, egoera nabarmen aldatu da. Txarrerako, jakina. Izan ere, geroztik telebista eskaintza adina handitu baita zabor maila, baita guztiz zokoraturik dauden ustezko kazetaritza-saio serioetan ere.
 


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude