Krisia eta bizi-poza


2012ko uztailaren 08an

Krisi honetatik ez gara aterako konbertitzen ez bagara” esan zuenean Roucok, pentsatu nuen bere etxeko krisiaz ariko zela (Vatileaks: botere-borrokak, negozio ilunak... gehi teologia zaharkitua, pederastia eta abar). Baina, ez; orain bereziki Europan nozitzen ari garen finantza, ekonomia eta politika arloko krisiaz ari zen Rouco. Eta ondo pentsatuta, baliteke zuzen ibiltzea. Baliteke bihotz-berrikuntza edo gogo-aldaketarik gabe honek ez izatea irtenbiderik.

Ustekabeko krisi asko izaten da bizitzan: lanpostua galtzea, harreman-gatazkak, gaixotasunak eta heriotzak... Baina, gerrarik pare-parean jasan ez dugunok ez dut uste geure bizitzan egungoa bezalako krisialdi sozio-ekonomiko luze eta sakonik ezagutu dugunik Europako alde honetan: inguruan gero eta jende gehiago lanik gabe; seme-alaben etorkizuna ilun; erretiro adinera hurbildu direnek, horretarako uneaz nahiz sariaz egindako kalkuluak zalantzan; aurrezkiak dituztenek, horiek zaindu ezinik eta etengabe balioa galtzen; ongizate-gizartea geroz eta gutxiago “on”; aurrekontuetan murrizketak, soldata-jaitsierak... baina prezio eta zerga-igoerak; ikaragarrizko zuloak banku eta herri-finantzetan –erantzulerik? Bai, 4-9 urte arteko zigorra eskatu du fiskalak, Barcinari pastel gozo batzuk baldar samar eskaintzeagatik! Edo esango dizute guztiok garela errudun, geure ahalmenaz gain bizi izan garelako–. Eta mailegu-emaileak ez omen dira gure kaudimenaz fio; tira, interes-tasa handiagoak ordainduz gero, orduan bai, fio dira. Ulertzen? Nik ere ez.

Krisia erreala dela ezin ukatu. Baina are okerragoa horren inguruko giro apokaliptiko etsigarria, (shock doktrina!): ezkortasuna, ziurtasunik eza, kezka eta egonezina nagusi; politikaren porrot ozena eta beltzezko gizon-emakumeen pagotxa; politikari batzuen ezgaitasuna eta arinkeria... Etengabe omen gaude amildegiaren ertzean, hondamenditik eta kataklismotik hurbil. Euroa eta eurogunea desagertzear omen: agian corralitoa bihar, eta gaur jendea diru-poltsak hartuta mugaz bestaldeko banketxeetara. Eta hori guztiori ustekabean... hain sendoa, aurreratua eta demokratikoa uste genuen Europa honetan! Zerk legitimatzen du gaur egun estatua, bere mendekoak babesteko gai ez eta odola xurgatzeko izain bihurtu bada?

Ni ez nago prest bizi-poza galtzeko burtsaren gorabehera eta arrisku-sariaren aginduetara. Egia da kontrolatzen ez ditugun hari askotatik zintzilika bizi garela, eta ohoin edo ebasle “ikusezin” horiek lapurreta handien biktima egin gaitzaketela zergatik eta nola jaki gabe... Baina, hala ere, gure bizi-proiektua eta horren kalitatea geure esku dago. Beldurra, Plazera eta Boterea omen dira biziraupenaren hiru mekanismo primarioak (El Maestro del Corazón, Annie Marquier, 42. or. eta hurr.). Bada, maila hori gainditzen ez badugu, jai daukagu. Nolabaiteko “konbertsioa”, erlijio tradizionalekin zerikusi gutxi duen espiritualtasun sakona, lantzen badugu (El alma del ateísmo, André Comte-Sponville; Hacia una espiritualidad laica, Mariá Corbí), izan dezakegu maila mental eta psikologiko aberatsagoa, giza kalitate handiagoa... eta hor ez gara hain zaurgarriak eta ahulak gurekin nahi dutena egiteko.

Gakoa ez da, eremutar gisa, bakoitza bere barne-bizitza goxoan murgilduta bizitzea; izan ere, eta besteak beste, ez al gaitu muturreko indibidualismo egozentrikoak ekarri pairatzen ari garen egoerara? Baina oinarri sendoko gizon-emakume askoren elkartasun eta borrokak eragin dezake iraultza txiki bat, iraungitako ideologien araberako iraultzaz bestelakoa.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude