"Poesia egitean, barruko kezkak agirian jartzeko modurik zuzenena dalaiduritzen zait" Aurtengo «Agora» delako sariketan, Xabier Lete igazko
1967ko abuztuaren 13a
Xabier Lete, "Agora" sariketaren irabazleari elkarrizketa
Igazko ta aurtengo olerki sari irabazle, Xabier Lete.
"Poesia egitean, barruko kezkak agirian jartzeko modurik zuzenena dala iduritzen zait" Aurtengo «Agora» delako sariketan, Xabier Lete igazko irabazlea, berriz azaldu zaigu txapeldun. Hori ez dela eguneroko gauza iduritzen zaigu eta orain ditugun poetaren artean ez ote den hoberena izanen, pentsatzen dugu. Bi urte segidoetan hoberena autatua; askok ezagatuko dute bera, bainan haren poesia irakurri dutenak seguraski gutxi. Elkarrizketa honen bitartez ez digu olerkirik igarriko, bainan gauz interesgarriak seguru baietz. Horregatik Xabier Lete'rengana urbildu gara.
–Zu zergatik hasi zinen poesiak egiten? Poeta zarelako; poesiaren bitartez zerbait esan beharra dagola iduritzen zaizulako; edo denbora pasa?
–Noski, nere barruko kezka eta gorabera agirian jartzeko modurik zuzenena eta egokiena poesia iduritu zitzaidalako. aGur poesia egiten dut; biar, agian, beste zerbait egingo dut: antzerkia, nobela edo ensaioa. Edo ez dut ezer egingo.
–Zuretako zer da poesia?
–Poesia, nere ustez "terapeutica" bat da. Barrun aldeak garbitzeko metodo bat. Eta ez barrun aldeak bakarrik, baitere kanpokoak, emen gertatzen dan bezela zikin xamarrak dagoztenean beintzat.
–Zuk nola egiten duzu poesia?; zer begiratzen duzu? zer ikusten duzu?
–Nik, poesia egiterakoan, nere kezkak begiratzen ditut, batez ere. Ez naiz asten era batekoa edo bestekoa egin naiean. Gaiñera, gizona ezin liteke eskema bakutan itxi. Askatasuna billatu bear da, batez ere dagoen teklan... Maitasunez eta garraztasunez egiten da poesia. Bizitza eta eriotza; horra gizonaren mugak; bien artean zen. bat gauz!
–Zure «Poeta hoiek» izeneko olerkian, poeta etxean gelditzen dela, begiak itxita, adierazten duzu. Zure ustez zein da poetaren joera?
–Poetak, bere lanez, idatzi bear du jakiña Ortik aurrara badago gizalege bat, bai poeta baten edo baste edonoren posturak eta jokabidea juzgatzeko. Poesiak, irakurtzen ez bada, ez du deusetako balio. Hori denok dakigu. Irakurri ta ere, nere ustez, geienetan ez du batere influentzirik
-Orduan, poesiak zertako balio du?, edo lehenbizik zer motakoa den ez ahal ginuke jakin behar?
–Noski, poesi baten influentzia neurtzeko, zer eratakoa dan begiratu behar da. Guztiz pertsonala baldin ba da, giza-askatasun eta kontzientzi-askatasun aldetik badu bere garrantzia. Bestalde, gaur esatea modan dagoen bezela, poesia «soziala» edo «funtzionala» baldin ba da, herriaren barruan dauka, batez ere, indar aundi bat, mugitzalle bezela.
–Herria aipatu duzu, eta herriaren kantorietaz pentsatzen ori naiz: bertsolariak; eta hok herrikoiak dire. Gure poesiak zer-ikus ba duela bertsolaritzakin uste duzu?
–Bai, bertsolariak zorionez herrikoiak dira. Ez da egondu orain artean gure herrian beste kultura biderik. aBiñan, bi problema ikusten ditut. Bata: bertsolaritza jenero bat da, beste edozein bezela, neurriz mugatua. eBarrezkoa oraindik baiñan bera bakarrik aski ez dana. Beste problema: bertsolarien kultura edo kontzientzia bear bezela, garaiak eskatzen duen neurrian osatuta al dagozte? Gaur egunean jenero guriak bear ditugu. Gure kultura osatzeko. Eskritoreak ere azker onartuko ditu herriak, uste dut beintzat.
–Ez ditu onartuko ba. Eta zure ustez, nola dago euskal poesia?
–Kantidadez. urri xemar. Kalidadez franko ona. Batez-beste, nik dakitanez eta beste batzuek diotenez, iñoiz obea. Gero gaiñera, urtetik urtera txapelketetan agertzen dira izen bertiak. Zer pena poesi hoiek denak argitaratuak ez egotea!
–Hori bera galdegin behar nintzun. Zure igazko olerkiak, eta beste askorenak ere, ez daude argitara-emanak; zergatik?
–Zergatik? Argitaratze hori egin lezatekeneri bost ajola zaielako. Oitura danez, norbaitek esango du «herriak ez duala irakurtzen». Gezurra. Nola dakizu ez duela irakurtzen? Ni herria naiz eta irakurtzen dut; beste askok bezela.
Inprentak, editorialak, nun daude? Nun dago euskal kulturaren alde jarri bear litzaken dirna? Nik idatzi egiten dut; baiñan ez daukat sakelean nere lanak argitaratzeko sos bat ere. Beste batzuek ba dute. aBiñan, herri baten kultura, asieran jende diru-duenak egiten du. Egin bear du. Ikusi bestela Kataluñako ejemploa Eta zer dio gure diru duen jendeak problema auen aurrean?
Ezer ez. Traidorea edo zozoa dalako zoritxarrez. Bere momentuko papera betetzen ez dakialado. Diru besterik egin ez dualako... Hori onela dan bitartean, zer egin lazake herriak kultura eta boste gauzen aurrean?
–Orduan, zure ustez gure burgesia da errudun bakarra, euskal kulturari buruz?
–Errudun bakarra? Ez. Gure burgesiaren bazterrean eta bere gañetik ba dago beste arrotz bat, administrazioan eta politikan ere agintzen duena. Orra or beste erruduna. Jatorrizko erruduna bear bada.
–Zure poesiak langilleak irakurtzea, gustatuko zitzaizun; bainan gauzak hala dauden bitartez, hori ez dela gertatuko zuk badakizu. Zer diozu hortaz?
–Lngilleak, herriak, estudianteak, gustatuko litzaidake nere poesiak irakurtzea. Nork bestela? Herriaren gañetik ez dago beste kategori aundiagorik Dirua bakarrik dago beste esku batzuetan, zoritxarrez...
Ba dugu ustea, elkar-izketa hontan aski ongi adierazi duela bere pentsaera, aurten eta igazko Olerki sariketaren irabazleak.
Olerki sariak, nobela sariak, teatro-sariak... bainan gero, irakurri ezin direnak. Noiz irakurriko ditugu Xabier Lete'ren poesiak? Harenak eta beste batzuenak argitara-emanak ahal den laisterrena izan daiztela, desiartzen dugu. Bitartean, hor dugu, Xabier Lete, poeta, herriz herri gitarrakin, bere poesiak kantatzen.
J.I.
16