argia.eus
INPRIMATU
GPSa futbolarien balioa neurtzeko

Joxerra Aizpurua Sarasola 2012ko ekainaren 26a
techenrosa.wordpress.com
techenrosa.wordpress.com

2012ko Eurokopan erabiltzea debekatuta baldin badago ere, badirudi GPS sistemak asko lagun diezaiekeela futbol entrenatzaileei erabakiak hartzeko garaian.

Futbolari on batek hainbat ezaugarri izan behar ditu, baina garrantzitsuenetakoa alderdi fisikoari dagokiona da. Entrenatzaileek euren begien bidez ikusten dutena erabiltzen dute informazio erabakigarri gisa, baina askotan beraien usteak oso urrun egon daitezke errealitatetik.

EHUko ikerlaria den David Casamichanak MinimaxX v.4.0 GPS erabili du azterketa egiteko. Tresna horrek segundoko hamar datu gordetzen duenez, oso profil fisiko osatuak lor daitezkeela ebatzi du. Atzelariek distantzia motzak egiten dituzte partiduetan; erdilariek, aldiz, luzeak; eta aurrelariek korritzen dutena, askotan, esprintean izaten da. Postu bakoitzerako behar diren ezaugarri fisikoak jokalari jakin batekin bat datozen ala ez ongi neurtu daiteke arestian aipatu tresnarekin.