argia.eus
INPRIMATU
Coordinadora de Traballadores/as de Normalización da Lingua
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2021eko uztailaren 14a

Hemen euskara teknikari deitzen ditugunak han hizkuntza normalizaziorako langileak dira. CTNL irabazi asmorik gabeko elkartea da eta Galizia osoko galego normalizatzaileak biltzen ditu. Borondate hutsean sortutako elkartea da, administrazioak utzitako hutsunea bete nahi duena. Alegia, Galiziako erakunde publikoek ez dute sortu teknikarien sarerik. CTNL koordinadorak bi helburu ditu: batetik, langileen trebakuntza gabeziak betetzea, eta bestetik, haien artean sare lana egitea hizkuntza politikak, ekintzak eta beste koordinatzeko eta elkarbanatzeko.