Hauxe da

Hauxe da despedida. Azkena, bidekoa luzatzen ari den trago-zalea legez nabilkizue ni ere Hiruko txikian honetan, luzaz nire gelatxoa izan dudan etxean. Ez dizuet esango plazera bildu izan dudala aldiro, konpromisoa eta atsegina ez dira bat beti, asmatu ezinak ere zama dakarkio ari denari. Ez ditut falta izan animatzaileak, inguru hurbilean dauzkadanak, artikuluxken iritziekin inoiz gozatu egin dutela adierazi didatenak, bidea geroz eta malkartsuagoa ibiltzen lagundu nautenak. Bere anparoan bizi erdia egin dezadan utzi didan etxe honi eskertu behar diot nirekiko izan duen babesa, sekula santan bere barnean hotzik sentiarazten utzi ez didana, nire purrustak eramaten jakin izan duena. Jakitun naiz etxe honen mantenuak zenbat buruhauste dakarkien ugazabei, gure idazkiak argira egin ditzaten ematen dituzten ezkutuko lanak, gure irakurleentzat ikusezinak direnak. Euskalgintzak beharrezkoa duen etxe honek, gutxitan biltzen ditu eskerronak, gehiagotan bilakatu izan da zenbaiten mespretxu gune, ttiki ahulen patu. Hiruko txikian hau uzten badut ere, etxe honek beti izango nau etxeko, mantenu lanetarako prest. Irakurleei ez adiorik, istante arte.


ASTEKARIA
2012ko ekainaren 24a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude