26 herriren bihotza

  • Hezkuntza publikoa eta herri proiektua batzen ditu eskolak Gipuzkoako 26 herri txiki eta auzotan. Bere oinarri ditu hiru hanka: udalak, irakasleak eta guraso-ikasleak. Hirurek elkartuta babesa eta bultzada eman zioten mugimenduari Larraulen, ekainaren 3an.

Eskola txiki bakoitzetik udal, irakasle eta ikasle ordezkari bana igo zen oholtzara. Goiko lerroan daude alkateak; erdiko lerroan irakasleak eta hitza hartu zuten ordezkariak, eta beheko lerroan eskola txikitan hezitako ikaslerik zaharrenak eta egungoak.
Eskola txiki bakoitzetik udal, irakasle eta ikasle ordezkari bana igo zen oholtzara. Goiko lerroan daude alkateak; erdiko lerroan irakasleak eta hitza hartu zuten ordezkariak, eta beheko lerroan eskola txikitan hezitako ikaslerik zaharrenak eta egungoak.Yolanda Gonzalez

Ekitaldi Nagusiak Gipuzkoako eskola txikien pisua oholtzaratu zuen. 23 alkate eta zinegotzi igo ziren, eta Juan Karlos Izagirrek hitz egin zuen: “Eutsi eskola txikiei, herri eta auzoak bizirik egon daitezen”. Ondoren 26 irakasleak taularatu ziren eta Mito Vegak eta Ixiar Irulegik hartu zuten hitza: “Zaindu adin aniztasuna, gure altxorra hori da eta”. Gurasoen ordezkaritza igo zen ondoren, EHIGEko Ana Eizagirre eta Lurdes Imaz, Baikarako Imanol Zubizarreta eta Eskola Txikien Koordinakundeko aurreko lehendakari Izaskun Karrera. Imazek gogorarazi zuenez “eskola txikietan gurasoen parte-hartzea ezinbestekoa denez, badugu hauengandik zer ikasia”. Martin Garitano Ahaldun nagusiak, taulara igo eta “Aldundiak beti babestuko dituela” hitz eman zuen. Herri bakoitzetik bertan ikasitako edadetuena igo zen ondoren (asko 80 urte bueltakoak), tartean Isabel Belar, Angiozarko 97 urtekoa. Antonio Belokik hitz egin zuen horien izenean, euskararentzat eskola hauek harrobi direla azpimarratuz. Ordezkari bakoitzari Mikel Olanok, Eskola Txikien Koordinakundeko lehendakariak, eskola txikia irudikatzen duen hiru hankako aulkia eman zion.


Ondoren egungo ikasleak igo ziren, eta Karlos Irazuk egindako logotipoa osatu zuten, hezkuntza haur bakoitzari nola egokitzen den adierazten duena. Larraulgoek Olaberriakoei eman zioten lekukoa, hurrengo urtean festa han izango da eta. Bernardo Atxaga izan zen bukaerako ezustekoa. Bere arbasoak Larraulgoak zirela argitu ostean, txikia proportzioan indartsuagoa dela azaldu zuen Galileo Galileiren pasartearen bidez. Jexux Mari Irazuk egindako bertsoa elkarrekin kantatuz bukatu zen ekitaldia, eta ikasle zaharrenek uso mezulari bana askatu zuten amaieran, han esandako hitzak lau haizetara zabal ditzaten.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude