Cervantes susmagarri

Miguel de Cervantes (1547-1616). 1605eko ekainean Gaspar Ezpeleta nafarra hil zuten Valladolideko kaleetan, eta idazle ezaguna susmagarritzat jo eta atxilotu egin zuten.
Miguel de Cervantes (1547-1616). 1605eko ekainean Gaspar Ezpeleta nafarra hil zuten Valladolideko kaleetan, eta idazle ezaguna susmagarritzat jo eta atxilotu egin zuten.

Valladolid, 1605eko ekainaren 27a. Gaspar Ezpeleta zaldun nafarra, Faltzeseko markesarekin afaldu ostean, etxera abiatu zen (bere etxera edo emakumeren baten etxera, andrezale ospea baitzuen). San Andres auzoan zegoela, gizon batekin egin zuen topo. Gizonak alde egiteko esan zion, liskarrean hasi ziren, eta, azkenean, ezpatak zorrotik atera zituzten. Borroka Ezpeletak galdu zuen eta, larriki zaurituta, laguntza eske hasi zen, oihuka. Handik ordu batzuetara hil zen, hiltzailearen izenik esan gabe.

Ezpeletaren oihuek bizilagunak esnatu zituzten. Zaurituarengana iristen lehenak Esteban de Garibay apaiza eta Miguel de Cervantes idazlea izan ziren, eta azken horren etxera eraman zuten zaldun nafarra. Berehala iritsi zen Cristobal de Villarroel alkatea eta epailea, bi herrizainek lagunduta. Ezpeleta berari, Cervantesi eta Garibayri galdeketa egin ondoren, inor atxilotu gabe eta, itxuraz, susmagarri garbirik gabe utzi zuen krimenaren gertalekua.

San Andres auzoko bizilagun guztiek omen zekiten Andres Ezpeletak harremanak zituela Melchor Galván jaunaren emaztearekin –besteak beste–, eta Galván bera jo zuten susmagarri nagusitzat. Baina Galván Villlarroel alkate eta epailearen laguntzailea zen. Laguntzailea babesteko eta arreta desbideratzeko, Villarroelek beste susmagarri batzuk “asmatu” zituen. Isabel de Ayala bizilagunak deklaratutakoaren arabera, Cervantesen etxeko emakumeek “zaldunen bisitak izan ohi dituzte, egunez zein gauez”, eta horixe erabili zuen Villarroelek mendekatzailea Cervantes bera izan zitekeela argudiatzeko. Ekainaren 30ean Miguel de Cervantes, Andrea arreba, Constanza iloba eta Isabel alaba Valladolideko kartzelan sartu zituzten. Handik zortzi egunera askatu zituzten, haien aurkako inolako frogarik gabe.

Alkateak ez zuen oztopo handirik izan Cervantestarren kartzelaldi labur baina bidegabea agintzeko. Artean, Cervantesek ez zuen gerora lortuko zuen osperik; sendiak eta Miguelek berak kartzela aurrekari zerrenda luzea zuten, ordea. Juan de Cervantes aitona Valladolideko espetxean bertan egona zen, emazte kontuak medio. Rodrigo aita ere kartzela berean egon zen, mailegu bat epean ez ordaintzeagatik. Eta Miguelek bost urte eman zituen Aljerian espetxeratua Lepantoko guduaren ostean, kartzelaldi laburra jasan zuen Kordobako Castro del Ríon –arrazoiak ez dira dokumentuetan zehazten–, eta Sevillako Errege Espetxea ere zapaldu zuen, diru publikoaz jabetzeagatik.

Ezpeletaren hilketa ez zuten sekula argitu.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude