argia.eus
INPRIMATU
Nortasun agiria
Miel Anjel Elustondo 2012ko maiatzaren 29a

Josefina Campos Orduña (Azkoien, 1942) jostuna izan da lanbidez. Errepublikarra zuen familia, gerra ondoan gogotik zigortua. Ama Dolores zenari senargaia, anaia bat eta zenbait lehengusu hil zizkioten, eta hondo-hondotik moztu zioten ilea. Aita Eugenio zuena, Errepublikako sarjentu, preso izan zuten Carabanchelen (Espainia) eta Iruñean, eta lan behartuak egin zituen trenbidean Castejonen. Aitaren aldeko amona bera ere kartzelan izan zuten 68 urte zituela, eta hari ere hondo-hondotik moztu zioten ilea. Azkoienen fusilatu zituztenen oroimena berreskuratzeko lanean hasi zen 1978an, eta herriko 84 lagunen hobiak aurkitu zituzten. Itzulera operazioa izan zen.