argia.eus
INPRIMATU
Diputatu batekin hizketan jarriak

Xabier Paya @xabipaya 2012ko maiatzaren 29a

0
Horoskopoa, Taurus,
Onintza, izena,
Enbeitatarren leinu zaharreko
“nietisima” dena.
Diputatu berria
espainolen Mekan...
ea neurtzen dituen hitzak
hitz-neurtuetan.

IV
Maitemindu ezkero
PPko batekin...
bihotzari ukorik
ezin jako egin…
    
Zuk denei irri egin
Pantojak bezala...
berak eskertuko deust
propaganda, ala?

I
Antiguedad badoa,
badator gaztea:
eta ganera neska,
zelako nahastea!

Errekondori mahukak
jaistera al zoaz?
Ez. Hobeto legoke
gorago jasoaz. 

V
Bizkaiko Txapelketa
tokatzen da aurten...
entrenatzera noa
hemiziklo baten!

Diputatu bat ote,
Bizkaiko Txapeldun?
Urte baten titulo
lartxo dira, lagun!

II
Berez, han bada zure
glamourraren falta:
nire ondoan zer dira
bada, bi, infanta?

Nola jantziko zara
lehen egunean?
Segun ze eguraldi
dan kapitalean.

VI
Marianori kendu
artaziak behingoz
aspaldian bizi da
herriari lepoz.

Beharko duzu eta
zorte on, Onintza:
datorren legez hartu
behar da bizitza!

III
Madril ez da Muxika,
ba al dakizu hori?
Ez daukat garbi, baina
ez esan inori!

Salamanca auzoa,
karua da, kontuz!
Lavapiés, La Latina…
aukerak badoguz!

 


Doinua: Ikusi nuenean


Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.