Corralitoaren itzal luzea

  • Paul Krugman Ekonomia Nobel saridunak egin berri dituen adierazpenek, Bankiaren porrotaren testuinguruan, Grezia eurotik ateratzeaz eta Espainiako Estatuko bankuetan corralito bat izateko aukeraz, alarma piztu dute herritarren artean. Zer da banku-corralito bat? Gerta al liteke horrelakorik Espainian?

Fernando De la Ruak ezarritako corralitoaren kontrako jubilatuen protesta.
Fernando De la Ruak ezarritako corralitoaren kontrako jubilatuen protesta.

Paul Krugman nazioarteko ekonomista ospetsu eta Ekonomia Nobel saridunak analisi larria egin du Europako ekonomiaren egoerari buruz, eta, bereziki, Grezia eta Espainiako Estatuari buruz. Bankiaren porrotak eragindako krisi larriaren testuinguruan egin du analisi hori, porrot horrek islatzen baitu Espainiako banku eta finantza sistemaren egoera. Izan ere, iceberg arriskutsu baten punta izan liteke Bankia. Laburbilduz, Krugmanek beretzat oso errealak eta gertukoak ziren bi aukerez ohartarazi zuen: Grezia eurotik ateratzeaz eta Espainiko bankuetan corralitoa gertatzeaz. Logikoki, trumilka atera dira aukera hori baztertzera –baita teknikoki ere– Espainiako Gobernua, bere laguntzaileak eta bozeramaile mediatikoak. Ekonomia eta finantza analista batzuek berretsi egiten dute gaur egun Espainiako Estatuan halako zerbait ez dela posible dioen Gobernuaren tesia; beste batzuek, ordea, posible dela diote, baita teknikoki ere.

Argentinako corralitoa

Horregatik, inolako alarmismorik gabe, gertutik ezagutu nahi dugu zer esan nahi duen banku-corralitoak, zer suposatzen duen, eta herritarrei zer ondorio ekar diezaiokeen. Corralitoaz hitz egiteak Argentina dakarkigu gogora –han sortu baitzen termino hori–, herrialde hartan 2001eko abendutik aurrera bizi izan zuten egoeraren argazkia ateratzeko. 21.000 milioi pesoren balioa zuten gordailuak atxiki zituzten. Neurri horrekin batera etorri ziren kanbio-kontrolak, eta, ondorioz, ez zitzaion utzi inori –ez pertsonari ez enpresari– 100.000 dolar baino gehiago eskuratzen. Egoera hark 2002ko abenduaren 2an izan zuen amaiera, gordailuak askatzean.

Antonio Laje ekonomia-kazetariak sortu zuen corralito terminoa 2001. urtean, irrati baterako ekonomia-zutabe bat idazten zuenean. Argentinan corralito esaten zaio sarearekin itxitako barruti txiki bati, hodi edo egurrezko egitura duenari; bertan jartzen da haur txikia atseden har dezan edo jolastu dezan, eta haurrak ezingo du handik alde egin. Analogia horren bidez, kazetariak nabarmendu nahi izan zuen nola murriztu zuen Gobernuak banku-sistemaren erabiltzaileen askatasuna, hartatik ihes egiteko. Beraz, Argentinan corralito esan zitzaion dirua libre xedatzeko murrizketari, eskudirutan epe jakinean, kontu-korronteetan eta aurrezki kutxetan; murrizketa hori Fernando de la Rua buru zuen garai hartako Gobernuak ezarri zuen 2001eko abenduan. Geroago, gaztelaniaz hitz egiten den herrialde guztietara hedatu zen termino hori.

Murrizketa horien bidez, dirua banku-sistematik ateratzea saihestu nahi zen, eta modu horretan, banku-izuaren olatua eta sistema geldiaraztea eragozten ahalegindu. Gobernu haren ekonomia-ministro Domingo Cavalloren arabera, neurri hori positiboa zen ordainketa elektroniko bidezko bitartekoak gehiago erabiltzea lortzeko, horrela saihestuko baitzen zergei ihes egitea eta eragingo baitzen biztanleriaren bankarizazioa.

Atzeraldiaren eta defizitaren testuingurua

Ekonomia-atzeraldiko eta defizit goreneko testuinguruan erabaki zen corralito hori ezartzea; 1999an 7.350 milioi pesokoa izatera iritsi zen defizit hori. Kanpo zorraren pisu astunak ito egiten zuen Argentinako ekonomia eta Gobernua, eta areagotu egiten zuen defizita. Estatua ordainketa-etenduran sartuko zen zalantzak areagotu egin zuen “banku-korritu” baten –edo gordailuen ihesaren– aukera, eta, ondorioz, 2001eko martxoan, bankuetako gordailuen ihesa hasi zen, bereziki Uruguai aldera. Horrek guztiak gizarte-tentsio handia eragin zuen.

Gauzak horrela, Gobernuak dekretu bat argitaratu zuen abenduaren 3ko datarekin, debekuak ezarriz finantza-erakundeei eta jendeari. Jendeari galarazi egin zitzaion astean 250 peso edo 250 dolar estatubatuar baino gehiago ateratzea eskudirutan, finantza-erakunde bakoitzean zituzten kontu guztietatik, bai titular bakarrak bai titular batek baino gehiagok, elkarrekin edo bereizirik. Era berean, debekatu egin zituzten kanporako transferentziak, baldin eta ez baziren kanpo-merkataritzako eragiketei zegozkienak, kanpoan egindako gastuak ordaintzeari zegozkienak –herrialdean bertan jaulkitako kreditu-txartelen edo zordun txartelen bidez–, finantza-eragiketak baliogabetzeari zegozkienak, edo beste kontzeptu batzuen araberakoak. Azken kasu horretan, Banco Central de la República de Argentina bankuak baimena ematearen baitan egongo litzateke.

Gerta liteke corralitoa Espainian?

Paul Krugman Ekonomia Nobel saridunen hitzek lurrikara sortu dute ekonomia aditu eta finantza-analisten artean. Batzuen ustez teknikoki ez da posible eta Rajoyren Gobernuaren planteamenduak babestu dituzte. Baina beste aditu batzuek Krugmanek bezala pentsatzen dute. Gerta liteke corralito hori, eta teknikoki ere posible da.

Gaur egun Espainian ezin dela horrelakorik gertatu uste dutenek banku-corralito bat gertatzeko gordailuen ihes masiboa beharrezkoa litzatekeela jotzen dute, eurotik ateratzea eta pezetara itzultzea, eta hori gaur egun bideraezina eta gertaezina dela uste dute. Gainera, Gordailuen Berme Funtsak babesten ditu aurreztaileen gordailuak, zeinak gehienez 100.000 euro berdintzen baititu bezeroko eta kontuko.

Banku-corralito bat gerta daitekeela diotenek bere garaian Argentinan izan zen egoera parekatzen dute gaur egungo Espainiako Estatuko egoerarekin: zorduntze maila altua; langabezia handia, bai pribatua bai publikoa; Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) finantza-presio altua, eta interes altuak zorra dela-eta. Gainera, analista horientzat, banku-gordailuak ateratzearen uholdea eragin lezake kostu guztia bezeroaren gain jartzearen banku-filosofiak, banku-sistemarenganako konfiantza ezak –Lehman Bro­thers erortzearen eta Madoff eskandaluaren ondoren–, eta euroarenganako konfiantza ezak. Horrela sor liteke “banku-korritu” deritzona.
 


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude