Bostehun urte, hamalau historialari, konkista bat

  • Uztailean bostehun urte beteko dira Albako dukearen tropek Sakanako pasabidetik barrena Nafarroako erreinuaren inbasioa hasi zutela. Hainbat urtetan erasoak, kontraerasoak, negoziaketak, estrategiak, errepresioa, erresistentzia, traizioak, amarrua eta balentriak ekarri zituen konkistak, eta ondorio politiko bat: Nafarroak independentzia galdu zuen.

    Hastapeneko kronista ofizial gaztelarrek, Correa eta Nebrija gisakoek, konkista justifikatu zuten; zorrotz bete zuten agindu zitzaien mandatua. Nafarroako erreinuko kronistek, Moret edo Alesón modukoek, paktismoaren teoriak zabaldu zituzten. Arnaut Oihenartek ere Notitia Utriusque Vasconiae lanean ematen du bere iritzia, bidegabekeria salatuz. Garaian garaiko prismatikoekin egindako lanak dira, garaian garaiko interesen zerbitzura osatuak.

    Aitzitik, duela mende eta erdi historiologiak tokitxo bat eskatu zuen zientzia erlatiboen etxean, eta orduan hasi ziren ikerleak konkista hartan gertatutakoaren egiak bilatzen.

Amaiurko gazteluaren arrastoak duela gutxi azalerazi dituzte. Inguruan, 1922an jasotako monolitoa dago, han borrokatu zuten agramontarren omenez egina. Monolitoaren eraikuntzak eztabaida bizia sortu zuen historialari euskaltzaleen eta espainiartzaleen art
Amaiurko gazteluaren arrastoak duela gutxi azalerazi dituzte. Inguruan, 1922an jasotako monolitoa dago, han borrokatu zuten agramontarren omenez egina. Monolitoaren eraikuntzak eztabaida bizia sortu zuen historialari euskaltzaleen eta espainiartzaleen artean.

Prosper Boissonnadek Nafarroako konkistari buruzko bere obra idatzi zuenean, XIX. mendean, aro berri bat ireki zuen historiografian, 1512ko hura ulertarazteko. Historia disziplina moduan orduantxe ari zen zabaltzen Europan, eta ordudanik makina bat lan publikatu dira Nafarroako konkistaren inguruan historialari “profesionalek” eginak. Jakina, bakoitzak bere ildo politikoak, ideiak eta tesiak alboratu gabe. Nafarrek konkista ondorengo estatusa onartu al zuten? Aita Santuaren buldak egiazkoak eta justifikagarriak al ziren? Nafarroa, Erdi Aroan ala Modernitatean zegoen konkistaren unean? Beamondarrek bat egin al zuten Fernando Katolikoarekin? Zein izan zen Joanes Albretekoaren eta Katalina Foixkoaren jarrera? Galdera horien eta gehiagoren inguruko eztabaida beti egon da bizirik korronte historiografiko ezberdinen artean.

LARRUN honetan, esanguratsuak iruditu zaizkigun hamalau egileren ekarpena eta testuak bildu ditugu, Boissonnadetik hasi eta gaurdaino.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroaren Konkista
2023-12-13 | Axier Lopez
Gipuzkoa konkistatu zuen Gaztelako erregearen omenezko kaleari izena aldatu dio Arrasateko Udalak herritarren eskariz

Gipuzkoa Nafarroako Erresumatik aterarazi eta Gaztelarentzat konkistatu zuen Alfonso VIII. erregearen omenezko kaleari izena aldatuko diote. Horren partez, “17 emakume" deituko da kale hori, frankismoaren lege matxisten aurka borroka egin zuten herriko emakume batzuen... [+]


2023-09-12 | Euskal Irratiak
Nafarroa bizi dela aldarrikatu dute Donapaleun

Memoria eta aldarrikapen eguna izan da larunbatean Amikuzeko hiriburuan. "Sekulan baino gehiago, gure izanetik aurkitu indarraz, bihar gu girena hazi", izan dira Zabalik elkarteko presidentearen hitzak, Nafarroa Bizirik eguneko ekitaldi ofizialean.


Nafarroako Estatu Nagusiak Donapaleun
500 urteren ondoren, oroimena eta hizkuntza bizirik

1523ko abuztuaren 18an, Henrike II.a Nafarroako erregeak Estatu Nagusiak deitu zituen Donapaleun. Gaztelaren eraso eta konkistaren ondoren, Nafarroa Behereko lurraldera mugaturik geratu zen erresumak bere egiturak bizirik mantentzeko azken saiakera izan zen hura. 500 urte... [+]


Duela 500 urte Nafarroako Estatu Nagusiak bildu zirela oroituko dute Donapaleun

Larunbat honetan egun osoko egitaraua antolatu dute Zabalik elkarteak, Nabarraldek eta Hernani Errotzenek, gogorarazteko 1523an Nafarroako Erresumak Donapaleun ezarri zuela hiriburua eta bere egiturak mantendu zituela.


Eguneraketa berriak daude