“Desioa hiltzen ari gara”

  • Desioan doktoratua.

Francis Diez
Francis DiezIñigo Azkona

Desio naiz, desio haiz, desio du, desio dugu...

Ase ezina izaki desioak abentura eskatzen du, eta abenturak jakinmina. Jakinminak bereizten ditu zonbiak eta gizaki bizidunak, ez oroz gainetik lehenesten den ziurtasunak.

Bai, esadazu ziurtasun ezak dakarrela askatasuna.

Gure muga handienak ez daude ez poliziarengan, ez estatuan, ez Nazioarteko Diru Funtsean: gugan daude. Amildegiaren aurrean beldurtuta gaude, baina ez gaitu amildegiak ikaratzen, leku ezezagunetara iristeko hegan egiten ikasteak baizik.

Horixe bakarrik behar genuen: hegan egiteko ikastaroetan izena ematea!

Gizarte eta erlijio guztiak saiatu dira desioa deuseztatzen. Zer da kontsumoa, desioaren plazeboa ez bada? Desioa hiltzen ari gara, baina zaude ziur hurrengoa desioaren iraultza izango dela.

Krisiaren plazeboak izango zarete zuek. Garaiotan, disko-liburu bat ateratzea ere...

Erori behar badugu izan dadila hogeigarren pisutik. Lehenbizikotik jausita 2.000 ostia hartu behar dira hiltzeko.

Musikarien egoa 20. pisua baino gorago dago, konpai!

Bost lorek autoestimua igotzen dizute, baina hogeirekin lerdotzeko arrisku gorrian zaude. Hankak lurrera iristen ez zaizkizunean sartzen duzu hanka. Gizakia hobeto prestatuta dago kritika negatiboei aurre egiteko gehiegizko loreak jasotzeko baino.

Orain ulertzen dut zergatik...

Musika eta mendia dira nire bi pasioak eta askoz lagun gehiago hil zaizkit musika munduan mendian baino. Esan dezatela alpinismoa arrisku handiko kirola dela!

Baina itxura batera hain zarete bereziak, hain guaiak, hain jatorrak, hain benetakoak, hain...

Ez sekula nahastu artista baten ageriko obra bere eguneroko izaerarekin. Nire musikari kuttunenak putaseme batzuk dira bizitzan, baina niri bost, inporta zaidana ez baita zer diren, zer egiten duten baizik.

Eskerrak zu oholtzara igo aurretik transformatzen zaren!

Artista askok diote: “Ni berdina naiz oholtzan eta tabernan”. Oso ongi, orduan tabernan ikusiko dugu elkar. Niri ezinbestekoa zait transformatzea, egoa kamerinoetan uztea. Egoa gure buruari jartzen diogun muga sorta baita.

Ongi kontatutako gezurra ere ederra dela, alegia.

Kontzertuak errito garaikideak baizik ez dira, eta gu jendeak bere kaka guztia ateratzea ahalbidetzen duten txaman modukoak.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude